Síguenos en redes sociales:

Ia 1.600 negoziok egin dute bat Gasteizko Udalaren 'Aldatu txipa eta bilatu hemen' bilatzailearekin

Elikagai, moda eta elektronikako saltokiak, edertasun, osasun, aisialdi eta entretenimenduko enpresak, kafetegiak, tabernak, jatetxeak eta gaueko lokalak daude ekimenarekin bat egin duten negozioen zerrenda horretan, besteak beste

Ia 1.600 negoziok egin dute bat Gasteizko Udalaren 'Aldatu txipa eta bilatu hemen' bilatzailearekinUtzitakoa

Dagoeneko 1.597 negoziok egin dute bat Gasteizko Udalak sustatutako Aldatu txipa eta bilatu hemen bilatzailearekin, Maria Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak astearte honetan egindako udal batzordean iragarri duenez.

Elikagai, moda eta elektronikako saltokiak, edertasun, osasun, aisialdi eta entretenimenduko enpresak, kafetegiak, tabernak, jatetxeak eta gaueko lokalak daude ekimenarekin bat egin duten negozioen zerrenda horretan, besteak beste.

"Tresna honen bidez, gasteiztarrei gure hiriko gertuko establezimenduek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzu guztiak bistaratzeko baliabide digitala eskaintzen dugu. Era berean, negozioei erakusleiho digitala eskaintzen diegu udal webgunean, Interneten duten ikusgarritasuna handitzeko", azaldu du zinegotziak.

Aldatu txipa eta bilatu hementresnari esker, erabiltzaileak bilaketa librea egin dezake, edo ezarritako kategorien bidez bilatu. Establezimendu jakin bat aurkitzeko mapan nabigatzea nahiago dutenek ere badute aukera hori.

"Gure hiriko ostalaritza lokalek eta saltokiek udalak abian jarritako ekimen honetan izandako parte hartzeagatik eskerrak eman nahiko nituzke. Sinergia interesgarriak bilatzea helburu duen lankidetza publiko-pribatuko beste adibide bat da"

www.vitoria-gasteiz.org webgunean dagoen bilatzaileak 2023an eman zituen lehen urratsak eta, ordutik, bat egin duten saltokien zerrenda etengabe hazi da.

BALORAZIOA

"Gure hiriko ostalaritza lokalek eta saltokiek udalak abian jarritako ekimen honetan izandako parte hartzeagatik eskerrak eman nahiko nituzke. Sinergia interesgarriak bilatzea helburu duen lankidetza publiko-pribatuko beste adibide bat da", azpimarratu du zinegotziak.

Proiektua Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEUren Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean sartuta dago.