Gasteizko Udalak 584 leku eskainiko ditu 'Kirol bidean' gazteentzako programaren udazken-neguko 28 jardueretan
Gasteizko Udal Kirol Zerbitzuak 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta antolatzen duen 'Kirol bidean' programaren udazken-neguko denboraldia abendutik martxora izango da
Gasteizko Udal Kirol Zerbitzuak 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta antolatzen duen 'Kirol bidean' programaren udazken-neguko denboraldia abendutik martxora izango da, eta 584 leku eskainiko ditu programatutako 28 jardueretan.
Gasteizko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, berrikuntza bezala, eskrima historikoa eta kirol eskrima, tiro pneumatikoa eta urpekaritza bataioa diziplinak sartu dira eskaintzan lehen aldiz.
'Kirol bidean' programaren udazken-neguko jardueretan izena emateko epea azaroaren 11n irekiko da, 08:30ean, eta aurrez aurre eta udal webgunearen bidez egin ahal izango da.
Ana Lopez de Uralde Kirol eta Gazteria zinegotziak azaldu duenez, "Kirol Zerbitzutik jardueren eskaintza berritzeko egin dugu lan, gazteak kirol diziplina berrietan has daitezen, baina gehien eskatzen dituztenak egiteko aukera ere emanez. Helburua da hainbat modalitate ezagutzea, aire zabaleko kirolaz gozatzea eta sozializatzea".
JARDUERAK
Horrela, aipaturiko jarduera berriekin batera, ohiko snowboard, elur erraketa, neguko mendi teknika, eski nordikoa, espeleologia, izotz gaineko kirolak eta kirol eskalada diziplinak ere eskainiko dira.
Jarduera guztiak abendutik martxora bitarteko larunbat eta igandeetan egingo dira Araban, elurrarekin zerikusia dutenak izan ezik (snowboard, elur erraketa, neguko mendiko teknika eta eski nordikoa), Candanchun (Huesca) eta Larra-Belaguako (Nafarroa) estazioan egingo baitira.
Era berean, tiro pneumatiko Las Colinas tiroko krolgunean egingo da, esgrima Salburua gizarte etxean, eta urpekaritzako bataioa Abetxukuko igerilekuan.
Izena emateko epea azaroaren 11n irekiko da Gasteizko Udalaren webgunearen bidez eta aurrez aurre gizarte etxeetan, udal kiroldegietan eta Gazteen Informazioko Udal Bulegoan.
Snowboard eta eski nordiko jardueren eskaera handia dela eta, urte honetatik aurrera izen-ematea txandakako denboraldietara mugatuko da eta bi denboraldian behin parte hartu ahal izango da.
"Helburua da hainbat modalitate ezagutzea, aire zabaleko kirolaz gozatzea eta sozializatzea"
Gasteizko Udalaren kirol instalazioetako abonatuek 1,21 eta 40,65 euro artean ordaindu beharko dute, eta gainerakoek 3,03 eta 67,76 euro artean (bi kasuetan, jarduera motaren arabera).