Gasteizko Udalak musika taldeek Talde Guneko aretoetan entseatu ahal izateko izena emateko epea ireki du eta hilaren 17ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea bukatuta, zozketa azaroaren 27an izango da.
Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak musika sortu, entseatu eta grabatzeko entsegu aretoak diruz laguntzen ditu hiriko taldeentzat, aretoen jabea den Talde Gune enpresarekin duen hitzarmenaren bidez.
Horrela, bakarlariek orduko bi euroan aloka ditzakete aretoak, eta taldeek orduko hiru euroan, Gastezko Udalaren %60ko diru laguntzari esker. Talde Guneko bi aretoek ekipo teknikoa dute, eta batek bateria akustiko osoa.
Entsegu aretoak erabili ahal izateko zozketan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da, eta epea astelehen honetatik azaroaren 17ra bitartean egongo da zabalik. Zozketa azaroaren 27an egingo da
Bada, entsegu aretoak erabili ahal izateko zozketan parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da, eta epea astelehen honetatik azaroaren 17ra bitartean egongo da zabalik. Zozketa azaroaren 27an egingo da.
Bi motako erabilera bereiziko dira: bi pertsonak edo gehiagok osatutako musika taldeak eta banakoak. Taldeek izango dute lehentasuna, zerbitzua hobeto aprobetxatzearren. Astean gutxienez bi ordu erabili beharko da aretoa, eta pertsona edo talde berak ezingo du lau ordu jarraian baino gehiago erabili.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Emakumeek zientzia egiten dute zikloaren edizio berria egingo da azaroan Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak, emakumearen eta zientziaren paradigmari ikuspegi desberdinetatik heltzeko, eta lau hitzaldi eskaino ditu hilaren 6, 13, 01 eta 27an.
Bilboko Udalak jakinarazi dutenez, 2023-2033 aldirako Kultura Plan Estrategikoaren zeharkako ildoetako bati erantzuten dio hitzaldi zikloak. Ildo horrek emakumeek ezagutza zientifikoari egiten dizkioten ekarpenak ikusarazten eta balioesten lagundu nahi du, emakume gazteenentzat erreferentziazko elementu positiboak transmitituz.
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">