Gasteizko Udalak 320.000 euro bideratuko ditu saharar errefuxiatuentzako laguntza humanitarioko programetara
Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteari diru laguntza izenduna ematea erabaki du. Diru laguntza horren bidez, Garapenerako Lankidetzarako Udal Zerbitzuak 320.000 euro emango ditu saharar errefuxiatuentzako lankidetzako eta laguntza humanitarioko programak garatzeko. Akordioa 2026ko martxoaren 31ra arte egongo da indarrean.
Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, horrela, errefuxiatuei zuzendutako laguntza humanitarioa emateko eta garapenerako hezkuntzako eta sentsibilizazioko ekintzak eta proiektuak babesteko konpromisoa berretsi du. Garapen bidean dauden herrialdeetako errealitatea gerturatzea, mundu mailako desberdintasunen gaineko hausnarketa kritikoa sustatzea eta herritarrak munduko justiziaren alde aktibatzea lortu nahi da.
Oraingoan, akordioaren bidez, Saharako errefuxiatuen elikadura eta nutrizio segurtasuna bermatzen duten proiektuak babestuko dira, proteinen, mineralen eta bitaminen bidez nutrizioa indartuz. Era berean, genero ikuspegia barne hartzen duten gazteria arloko politikak bultzatzea eta emakume sahararrak ahalduntzea aurreikusi da, Saharako Emakumeen Batasun Nazionala antolatuz, emakumeak Saharako gizartean betetzen duen zeregina ikusarazteko eta indartzeko.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udalak eta Arabako Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak lankidetza eta elkartasunerako 2024-2027 aldirako sinatutako jarduera protokolo orokorraren barruan dago laguntza, ondorioztatu dute Gasteizko Udaletik.
Temas
Más en Gasteiz
-
Cruz Roja ayuda a encontrar empleo en Álava a 1.400 personas
-
Las directoras Teresa Lozano y Zua Méndez dan voz a referentes del feminismo español desde la transición hasta nuestros días
-
Detenido un hombre de 31 años por amenazar de muerte y agredir con un cuchillo a su pareja
-
La Avenida Gasteiz perderá 174 aparcamientos con el nuevo carril-bici