Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzuak bisita gidatua antolatu du Mendizorrotzeko futbol zelaira irailaren 5ean. 40 lagunek izango dute aukera Deportivo Alavesek partidak jokatzen dituen estadioaren barrualdea ezagutzeko, eta 20 sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, bisita 11:00etan hasiko da, eta bertaratzen direnek prentsa aretoa, eremu mistoa, aldagelak, zelaira iristeko tunela eta aulkiak ezagutuko dituzte. Babazorro taldearen maskotarekin argazkia ateraz amaituko da bisita.

Zozketan parte hartu nahi dutenek ostegunetik abuztuaren 31ra arte eman dezakete izena, udal webgunean dagoen formularioa beteta. NAN edo AIZ bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da, eta parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte beteta izatea, udal kirol instalazioetako abonatua izatea eta Kirol Zerbitzuaren buletin digitalean harpidetuta egotea. Irabazleen izenak irailaren 1ean jakinaraziko dituzte.

Zozketan parte hartu nahi dutenek ostegunetik abuztuaren 31ra arte eman dezakete izena

Zozketan irabazle ateratzen direnek futbol zelaiko 1. atera joan beharko dute. Sarrerak zozketan izena emandako pertsonarentzat (NANa erakutsi beharko du horretarako) eta harekin batera joango denarentzat izango dira (adingabea izan daiteke).

BESTE DATU BATZUK

Taylor Jones pibot amerikarraren fitxaketarekin itxi du Lointek Gernika Bizkaiak 2025-2026ko denboraldirako taldea. Texasko unibertsitatetik dator, eta azken denboraldian partidako 11.9 puntu, 6.9 errebote eta 1.9 txapel egin ditu batez beste, klubeko iturriek jakinarazi dutenez.

Jones fitxatuz, Gernikako taldeak 12 jokalari izango ditu datorren denboraldirako: Laura Westerik, Ane Olaeta, Naia Zubiaga, Angela Salvadores, Emily Bessoir, Esther Castedo, Masa Jankovic, Joy Adams, Sarah Polleros, Esther Matarranz, Cameron Williams eta Taylor Jones.