Vital Fundazioak Arabako 117 ikasleri lagunduko die ikasketak osatzen 24 herrialdetako unibertsitateetan
Vital Fundazioko presidentea den Jon Urrestik solasaldia izan du Erasmus beken onuradun gehienekin Vital Fundazioa Kulturunean egindako topaketa batean, Gasteizen
Vital Fundazioak ikasturte honetan ere gainditu du deialdi batean emandako Erasmus beken marka, eta aurrekoan Arabako 112 ikasle onuradun izan ondoren, orain 117k jasoko dute erakundearen laguntza ekonomikoa graduko ikasleen mugikortasun programan parte hartzeko Europako 24 herrialdetako unibertsitateetan.
Hain zuzen ere, Vital Fundazioko presidentea den Jon Urrestik solasaldia izan du Erasmus beken onuradun gehienekin Vital Fundazioa Kulturunean egindako topaketa batean, Gasteizen.
LAGUNTZAK
Vital Fundaziotik jakinarazi dutenez, laguntzen guztizko zenbatekoa 99.420 eurokoa izan da, eta onuradunen artean banatu da helmugako unibertsitatean egingo duten hilabete kopuruaren arabera. Horrela, ikasturte osoa egiten dutenek 1.200 euro jasoko dituzte, lau eta sei hilabete bitartean egiten dutenek 700 euro, eta epe laburragoetan hilean 120 euro.
Erasmus beken onuradunak Europako Batasuneko eta Erresuma Batuko unibertsitateetara joango dira: Alemania (7), Austria (3), Belgika (9), Bulgaria (3), Kroazia (2), Danimarka (2), Eslovakia (7), Eslovenia (3), Finlandia (3), Frantzia (2), Grezia (4), Holanda (4), Hungariia (4), Italia (18), Lituania (4), Luxenburgo (1), Malta (1), Norvegia (1), Polonia (16), Portugal (7), Erresuma Batua (4), Txekiar Errepublika (4), Errumania (4) eta Suedia (4).
BESTE GAI BATZUK
Donostiako Jazzaldiak eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak JazzaldiGiroa I. Argazki Lehiaketa antolatu dute, eta Donostiako Jazzaldiko giroa eta jaialdiak hirian duen eragina izango da gaia.
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, Donostiako Jazzaldiaren inguruan bertaratzen direnen artean sortzen den giroa eta ekitaldiak hirian eta kaleetan duen eragina baloratuko dira batez ere.
Ez dira onartuko motibo nagusitzat artistak agertoki baten gainean bakarrik dituen argazkirik, eta jendeak, hiriak, kale giroak eta jaialdiak hirian duen inpaktuak izan behar dute protagonismoa.
Temas
Más en Gasteiz
-
En imágenes: Comienzan las fiestas de Zabalgana
-
Más de 30.000 personas ya han pasado por The Burger Cup en Mendizabala
-
Hazia 23 entrega sus diplomas a 21 jóvenes en Vitoria-Gasteiz con el respaldo del tejido empresarial local
-
En imágenes: Hazia 23 entrega sus diplomas a 21 jóvenes en Vitoria-Gasteiz