Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, ekainaren 12an, eguraldia atseginagoa izango da. Goizaldean oraindik zaparrada trumoitsuak bota ditzake eta goizen goiz behe-hodeiak ager daitezke, baina goizak aurrera egin ahala hodeitza txikituz joango da eta giro eguzkitsua gailenduko da.
Haize suabea ibiliko da, egunaren erdiko orduetan iparra nagusi izanik. Tenperatura jaitsi egingo da, bereziki kostaldean; dena dela, gainerakoan beroak jarraipena izango du, 30 gradu inguruko maximoekin.
Hiriburuetan, Baionan 19 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 29 gehienez eta Iruñean 15 gutxienez eta 29 gehienez.
BESTE DATU BATZUK
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta goizean ipar-osagaitik finkatuko da, 3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, gauean metro batera igoz. Goizaldean zaparrada trumoitsuak izan daitezke. Itsasgorak 06:02an eta 18:19an izango dira, eta itsasbehereak 00:30ean eta 12:05ean. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
"Hauts-gandua ager daiteke. Goizean hodeiak ugaritu egingo dira eta hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da, egunaren bigarren partean bero-hodeiekin. Goizean zaparrada bakanen bat egin dezake. Egunaren bigarren partean zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu; zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin; eguerdi inguruan indarra galduko du eta ipar-osagaira egingo du kostaldean".