Síguenos en redes sociales:

Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak Urarteko baratzeak eskatzeko epea ireki du

Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak Urarteko baratzeak eskatzeko epea ireki duUtzitakoa

Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak Urarteko udal baratzeetako lursailak eskatzeko epea ireki du otsailaren 7ra arte. Aurten 50 lursail baino gehiago eskaini ahal izango dira eta gehienez lau urtez erabili ahal izango dira.

Baratzeak Abetxukuko Zadorrako parkean dagoen baratzezaintza ekologikorako udal ekipamendua dira

Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, baratzeak Abetxukuko Zadorrako parkean dagoen baratzezaintza ekologikorako udal ekipamendua dira eta 2007an jarri ziren martxan gasteiztarrek laborantzarako gero eta lursail gehiago eskatzen zituztela ikusita.

San Martingo Bulego Teknikoetan edo Herritarren Arretarako Udal Bulegoetan, helburu horretarako aipatutako bulegoetan edo egoitza elektronikoan emango den instantzia eredu normalizatuaren bidez aurkez daiteke eskaera

San Martingo Bulego Teknikoetan edo Herritarren Arretarako Udal Bulegoetan, helburu horretarako aipatutako bulegoetan edo egoitza elektronikoan emango den instantzia eredu normalizatuaren bidez aurkez daiteke eskaera.

Orain arte, nekazaritzarako lur horiek erabili ahal izateko ia 1.000 baimen eman dira

Baratze horietako bat eskuratu ahal izateko baldintzetako batzuk dira adinez nagusia izatea, biztanleen udal erroldan egotea eta deialdia argitaratu den dataren aurreko bi urteetan udal lursail bat erabili ahal izateko baimenik ez eskuratu izana.

Aurten 50 lursail baino gehiago eskaini ahal izango dira eta gehienez lau urtez erabili ahal izango dira

Orain arte, nekazaritzarako lur horiek erabili ahal izateko ia 1.000 baimen eman dira.