Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzak jardunaldi bat antolatu du azaroaren 21erako, 'Elikadura arduratsu baterantz' izenburupean, elikagaiak alferrik ez galtzeko jardunbide egokiei buruz eztabaidatzeko. Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean izango da.

Arabako Foru Aldundiak sustatu du topaketa, eta Eduardo Aguinaco Arlo Estrategikoen zuzendariak emango dio hasiera, Elika Fundazioari bide eman aurretik, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

Jarraian, Udapa-Paturpat enpresak almidoia berreskuratzeko fabrika berrian egiten dituen jardunbide egokiak, Uletako Lorategiak zaharberritzeko lanean alferrik galtzea murrizteko inplementatutako praktikak, Aiarako Kuadrillako eskualde mailako jardunbide egokiak eta Tknika zentroari esker euskal otalaritza eskoletan egiten diren jardunbide egokiak ezagutu ahalko dira.

Europako Batzordearen antolatu eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Ihobek koordinatzen duen Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan dago jardunaldia. Astearen helburua da enpresek, administrazioek eta erakundeek hondakinen prebentzioaren eta birziklatzearen inguruan egiten dituzten ekintzak ezagutaraztea.

'Gustu onak ez du alferrik galtzen' lelopean, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea azaroaren 16tik 24ra bitartean egingo da, herritarrak hondakinak murriztearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta hondakin jasangarriagoak kudeatzeko praktikak sustatzeko.

Elika Fundazioak egin berri dituen azterlanen arabera, urtean, batez beste, 111 kilo elikagai xahutzen dira EAEn pertsonako, eta horietatik 40 kilo elikagai jangarriak dira.