Jaietan ere, euskararen alde!
Duela urte batzuk GEUk udalari egindako proposatu zion Aihotz plaza jaietako euskararen arnas gune izatearen aukera. Modu honetara euskaldunek erraztasunez euskaraz egitekoaukera izango zuten eremu horretan
Euskal Herrian euskaraz, hitz egiterik ez bada, bota dezagun demokrazia, zerri azkara... Geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak ez gara. Hizkuntza gabe esaidazue, nola irtengo naizen plazara? Geure arima hiltzen uzteko, bezain odolgalduak ez gara. Hala zioen Oskorrik Euskal Herrian Euskaraz abesti ezagunean, baina euskara ezinbestekoa da oraindik ere euskal kulturaren biziraupenerako. Euskara hiriko auzo eta toki guztietara eramateko borroka horretan, Gasteizko jaietan ere, GEU Elkartetik atsedenik gabeko lanak eta ahalegin asko egiten jarraitzen dute Gasteizko jai hauetan euskara txikien eta nagusien aisialdira ere irits dadin.
Hala, gaur hasiko diren jai hauetan ere, GEU elkarteko langileak txosnan lanean egongo dira buru-belarri, arduradun gisa. Beraz, “gure ospatzeko modua euskararen aldeko militantzia da. Txanden artean ere, gozatzeko aukera izaten dugu, txandalari zein lagunenekin batera. Lanean gauden arren, momentu oso politak pasatzen ditugu bertan, eta jendea euskaraz disfrutatzen ikustea ederra da benetan”, azpimarratu dute erreportaje honetan. “Jaiak Aihotz plazako txosnagunean euskaraz aritzen ospatzen ditugu 2013. urtetik. Urtero gai baten inguruko inaugurazio bat antolatzen dugu, GEU elkartearen saria banatuz (bere txikitasunean bada ere euskararen alde ibilbide polit bat egin duenari ematen diogu). Aurten, plaza izatearen lelopean, Aihotz plazara gonbidatu nahi ditugu gure hiriko sortzaile guztiak, hori dela eta, saridunak kulturaren alorreko sortzaile hauek izango dira: Karmele Jaio, Beñat Goitia (Benizze), Paul Urkijo eta Josune Velez de Mendizabal. Honez gain, aurten, kultur programazio propioa izango dugu, gaiaren bueltan”, azaldu dute. Hala, hau da antolatu duten programazio zabala: abuztuak 2, 18:30-00:30: GEU saria, Bele (kontzertua), Bidelapurrak, (kontzertua), DJ Pineapple Sweets. Abuztuak 3, 1).15-22:00: Patata tropikala (familientzako ikuskizuna), Azido folkloriko (dantza plazan). Abuztuak 7, 18:30: Andrinaga (drag performance-a). Abuztuak 8, 18:30: Pelax (kontzertua formatu bakartian).
“Gure betiko esparrua da Aihotz plazako txosnagunea, eta nabarmendu behar da, aurrera ateratzea lortzen dugula 200 boluntario baino gehiagoren laguntzaz. Eskerrak ditugun gure txandalari maiteak urtez urte!!”, eskertu dute.
Gune horrek urteak daramatza GEU Elkartearentzat propio izaten, euskararen aldeko bultzadan. Gogoratzearren, GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu eta lan boluntarioa egiten duten pertsonez gain soldatapeko langileak ere baditu, bertatik azaldu dutenez.
Horrela, eta ildo beretik, duela urte batzuk GEUk udalari egindako proposatu zion Aihotz plaza jaietako euskararen arnas gune izatearen aukera. Modu honetara euskaldunek erraztasunez euskaraz egiteko aukera izango zuten eremu horretan eta bertako programazioa ia osotasunean euskaraz diseinatzen da ordutik. GEU elkarteak bermatzen du bertara hurbiltzen den edonor euskaraz artatua izango dela, boluntario guztiek bai baitakite. “Emaitza argia da, izan ere bertan euskara asko entzuten da”. “Tarte honetan jai antolaketan diharduten hainbat eragilek ere pauso nabarmenak eman dituzte euskararen alde, Txosna Batzordea izan zen lehena beti izan baitu euskara bultzatzea helburu, eta azken aldian Blusa eta Nesken batzordeak ere ahalegin berezia egin du euskara beraien jai giroan indartzeko, beraiekin elkarlanean gabiltza. Bestalde, lehenengo aldiz euskara ama hizkuntza duen Gasteiztar bat dugu Zeledón. Esanguratsua da, Gasteizen euskarak izan duen bilakaeraren isla baita eta pauso garrantzitsu bat normalkuntzaren bidean. Ez dugu ikerketa soziologiko esanguratsurik, baina agian jaietan euskara gehiago entzuten daurteko gainontzeko garaietan baino”.
“Jaiek harremanak indartzeko balio dute, jende berria ezagutu, batekin eta bestearekin ondo pasatzen jardun eta hor hizkuntza ezinbestekoa da. Beraz, ezagunekin jai giroan hizkuntza ohitura aldatzeko aukera daukagu edo jaietan ezagutu dugun lagun berri horri euskaraz hitz egin eta harremanaren hasieran jarritako dugu hizkuntza ohitura. Eta azkenik, saiatu euskaraz eta sano ligatzen ikusiko duzue nola emaitzak hobetzen diren!”, gomendatu dute GEU elkartetik. l
Temas
Más en Gasteiz
-
Bodas de oro en el 'corazón' de Txagorritxu y Gazalbide
-
Gasteizko 38 establezimenduk parte hartuko dute Bidezko Merkataritzaren Kafearen Egunean
-
El PP apremia a implementar cambios en el eje del BEI de Vitoria-Gasteiz para "aumentar la seguridad vial"
-
Detenido un hombre de 34 en Adurza por maltrato psicológico, insultos y coacción a su pareja