Síguenos en redes sociales:

Udalak Zaramaga planaren baitan 24 eraikin birgaitzeko laguntzen deialdia erabaki du

Proiektuari atxikitako jabeen komunitateek 14,6 milioi euroko zenbatekoa jasoko dute lanak egiteko

Udalak Zaramaga planaren baitan 24 eraikin birgaitzeko laguntzen deialdia erabaki duUtzitakoa

Tokiko Gobernu Batzordeak egindako aparteko bileran onartu du Zaramaga auzoa biziberritzeko proiektuan jasotako bizitoki-eraikinen birgaitzea egiteko laguntzak emateko deialdia erabakitzea. “Jabeen komunitateek egindako 24 eskaera jaso dira eta, deialdiak ezarritako eskakizunak betetzen direla egiaztatu eta frogatu ondoren, aipatutako komunitateei dagozkien laguntzak ematea ebatzi da”, azaldu du Maider Etxebarriak, Gasteizko alkateak.

Laguntzen guztizko zenbatekoa 14.648.570,68 eurokoa da eta Zaramaga auzoan egingo duten berritze-lan sakonarekin bat egin duten 24 higiezinek jasoko dituzte. Zaramaga biziberritzeko plana da udal-gobernuaren konpromiso estrategikoetako bat. “Hiri mailako birgaitzea eta berroneratzea lortzea, baina baita gizarte, kultura eta era guztietako biziberritzea lortzea ere” azpimarratu du Etxebarriak.

Zaramaga auzoa biziberritzeko proiektuaren bidez, 24 higiezin horietan 358 etxebizitzatan egingo dituzte lanak. Eraikinak hobetzearen aldeko apustua egiteko garaian, 14 jabe-komunitatek erabaki dute igogailua instalatzea, hiruk jasogailuen kabinak aldatuko dituzte eta beste hiruk zero-borneko obrak egingo dituzte irisgarritasuna hobetzeko.

Birgatu behar dituzten 24 eraikin horietatik, 23k “eraikin mailan energia-kontsumoa % 60 baino gehiago murriztea erabaki dute. Horrek diruz lagun daitezkeen jardueren kostuaren % 70eko laguntza ekonomikoa ahalbidetuko die gehienez. Gainerako eraikinek, aldiz, energia-hobekuntzari dagokionez bigarren mailara iritsi nahi dute: % 45-60ko aurrezkia lortu nahi dute eta, komunitateak jasoko lukeen gehieneko laguntza % 65ekoa litzateke.

Aurreko mendeko 60ko hamarkadako industrializazioan jaio zen auzo honetako esku-hartzea da auzoetako hiri-berroneratzea lortzeko Iñaki Arriolak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak abian jarritako Inbertsio Estrategikoen Erakundearteko Planak jasotzen dituen jardueretako bat eta 31 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa ekarriko du.