21 Zabalguneak Zaramagako hiria berroneratzeko, eko-birgaitzeko eta biziberritzeko proiektua Gasteizko herritar guztiei hurbiltzen jarraitzen du.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, oraingoan, Zabalganeko BHIko ikasleak hurbildu dira Birgaitzea Kudeatzeko Hurbileko Bulego Teknikora informazio- eta praktika-jardunaldi batean parte hartzera, eta proiektua zertan datzan azaldu zaie bertan, azaldu zuten Gasteizko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez.

Bestalde, eta ildo beretik jarraituz, iturri berberek azpimarratu zutenez, auzoan barrena ibili dira eta "etxeetan kontsumitutako energiaren erabilera arrazionalari buruz kontzientziatzeko beharra partekatu dute, Gasteiz gizarte jasangarriago bihurtuko baitu”, kontatu zuten Gasteizko Udaletik.

Hala, "ikasleek lehen eskutik ezagutu dute Udaletik eta Eusko Jaurlaritzatik hiriko eraikinen parkea birgaitzeari ematen ari zaion bultzada, pertsonen bizi-kalitatea hobetze aldera", esan zuten. “Oso garrantzitsua da Zaramagakoa bezalako proiektuetan hartzen ari garen esperientzia gazteenei hurbiltzea eta haiekin partekatzea”, adierazi dute 21 Zabalgunetik.

Azkenik, horren haritik," hirigintza-sozietateko teknikariek gogorarazi dute Zaramagako 24 eraikinek hobetuko dutela energia-eraginkortasuna datozen hilabeteetan. “24 eraikinetan energia-kontsumoa % 60 baino gehiago murriztea erabaki dute, hau da, diruz lagundu daitezkeen jarduketen kostuaren % 70eko laguntza ekonomikoa ere jaso ahalko dute”, ondorioztatu zuten Gasteizko Udaletik azaldutako prentsa-oharrean.