Genero-indarkeriaren biktima diren eta etxetik atera behar duten emakumeak bultzatzen, laguntzen eta asmo horretan animatzen jarraitzea. Helburu horrekin, Arabako Foru Aldundiak onespena eman dio Egonaldi Ertaineko Egoitza Harrerako Zentroaren (Carme) erabiltzaile diren genero indarkeria jasandako emakumeei eta haien kargura dauden pertsonei ostatua, arreta espezializatua eta gizarte laguntza eskaintzeko zerbitzua kontratatzeko espedienteari. Zerbitzua beste hiru familia unitate hartzeko handituko da, eta baliabide horretan jada arreta jasotzen duten lau familiei gehituko zaizkie

Hala, eta ildo beretik jarraituz, Carme zentroa handitzeak beste etxebizitza bat hartzea ekarriko du. Gasteizen egongo da hura ere, eta halako zentroetan beharrezkoak diren baldintzak izango ditu, zeinen bidez "bermatuko" baita harreran hartutako pertsonen identitatearen "diskrezioa" eta eremu hartako eta sarbideetako "segurtasuna". Espazio berri horrek zentroaren edukiera beste hiru familia unitate hartzeko handituko du, eta gela ekipatuak izango ditu bizikidetza nukleoak hartzeko, bai eta egongela, sukaldea, komunak eta terrazak ere.

"Carme zentroak indarkeria matxistaren arloan dagoen arretako foru sarea osatzen du, eta han sartzen dira egoitza baliabideak eta indarkeria horren biktimei arreta ematen dieten beste zerbitzu batzuk. Aurreikuspenen arabera, irailetik aurrera hasiko da jardunean zazpi familia unitaterako handitzea. Kontratu horren aurrekontua 1.248.200,39 euro da", ondorioztatu dute gaur Arabako Foru Aldundiatik.