Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ondasunen esportazioek %29,0 egin dute behera abuztuan, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Esportazioen zenbatekoa 1.508,7 milioi eurokoa izan da aurten, iaz 2.123,6 milioi eurokoa izan zen bitartean. Produktu energetikoen esportazioek %77,6 egin dute behera, eta ez-energetikoenek %22,5.

Horrela, ildo beretik jarraituz, aipatzekoa da abuztuko merkataritza saldoa negatiboa izan dela. Zehazki, aipatu dutenez Eustatetik, "175 milioi euro ingurukoa, eta estaldura tasa %89,6koa, Eustat euskal estatistika erakundeak ostegun honetan plazaratutako datuen arabera", azpimarratu dute.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Eustatetik aipatutako informazioan azpimarratu dutenez, lurraldeka, esportazioek Bizkaian izan dute jaitsierarik handiena (-%36,3), bai produktu ez-energetikoen esportazioek behera egin dutelako (-% 22,6), bai, batez ere, energetikoen esportazioek behera egin dutelako (-%78,4). Araban esportazioek, osotasunean, %32,7 egin dute behera, eta Gipuzkoan %16,3.

EAEko ondasunen inportazioei dagokienez, %14,6ko jaitsiera izan dute abuztuan aurreko urteko hilabete beraren aldean, eta 1.683,7 milioi eurora iritsi dira. Inportazio energetikoak %31,3 jaitsi dira, ez-energetikoak %7,6

EAEko ondasunen inportazioei dagokienez, %14,6ko jaitsiera izan dute abuztuan aurreko urteko hilabete beraren aldean, eta 1.683,7 milioi eurora iritsi dira. Inportazio energetikoak %31,3 jaitsi dira, ez-energetikoak %7,6.

"Ondasunen inportazioen jaitsierak orokorrak izan dira abuztuan EAEko hiru lurralde historikoetan, Bizkaian %16,8koa, Araban %14,5ekoa eta Gipuzkoan %7,7koa, hain zuzen ere", ondorioztatu dute azkenik Euskal Estatistita Erakunde Eustatetik egindako txostenean.