Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ondasunen esportazioek urte arteko %2,4ko igoera izan dute otsailean, 2.686 milioi eurora iritsi ondoren, aurreko urteko hilabete bereko 2.624 milioi euroen aldean. Energia produktuen esportazioak %39,9 jaitsi dira, eta ez-energetikoenak %5,8, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Lurraldeka, Arabako ondasunen esportazioak %13,1 igo dira otsailean, eta Gipuzkoakoak %1,4; aitzitik, Bizkaiko epsortazioak %5,3 jaitsi dira.
Bestalde, EAEko ondasunen inportazioak 2.329 milioi eurora iritsi dira otsailean, iaz baino %10,0 gehiago. Inportazio energetikoak %24,4 hazi dira, eta ez-energetikoak %5,9. Arabako inportazioak %4,3 hazi dira, Bizkaikoak %14,0 eta Gipuzkoakoak %6,7.
Modu honetan, esportazioen eta inportazioen bilakaerak kontuan izanda, EAEko merkataritza saldoa positiboa izan da martxoan, 356,6 milioi eurora iritsita, eta estaldura tasa %115,3koa izan da.
Esportazioen sailkapeneko lehenengo postuan dagoen herrialdea Alemania da, 414,1 milioi euroko balioa duten ondasunak esportatu baitira otsailean, estaldura tasa %121,0koa izanik.
Alemaniaren atzetik daude Frantzia (387,1 milioi eta 213,4ko estaldura tasa), Erresuma Batua (173,4 milioi eta %348,2ko estaldura tasa), AEB (158,1 milioi eta %88,7ko estaldura tasa) eta Italia (147 milioi eta %138,2 estaldura tasa).
Bost herrialde horiek hartu dute EAEk otsailean egindako esportazio guztien %47,6, eta hiru EB-27koak dira, hau da, EB-27ak esportazio horien %60,3 hartu du, ondorioztatu dutenez.