Gizarte Segurantzan inskribatutako 57.329 enpresa daude Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) martxoa amaitu ondoren, hau da, aurreko hilean baino 81 gehiago eta 2024ko martxoan baino ia %1 gutxiago, Confebask euskal enpresen konfederakundearen azken txostenaren arabea.

Sektoreka, joan den urteko martxoarekin alderatuta, industriako eta zerbitzuetako enpresa gutxiago zenbatetsi dira aurtengo martxoan, eraikuntzakoak gehitu egin diren bitartean.

Pandemiaren hasieraren aldean (2020ko otsaila), industriako 430 enpresa gutxiago (-%6,5) eta zerbitzuetako 1.114 enpresa gutxiago (-%2,4); eraikuntzan, berriz, orduan baino 82 enpresa gehiago daude erregistratuta orain

Pandemiaren hasieraren aldean (2020ko otsaila), industriako 430 enpresa gutxiago (-%6,5) eta zerbitzuetako 1.114 enpresa gutxiago (-%2,4); eraikuntzan, berriz, orduan baino 82 enpresa gehiago daude erregistratuta orain.

Konkurtso egoeran dauden enpresen kopuruari dagokionez, 2024ko itxierako datuen arabera, EAEko 289 konpainia zeuden egoera horretan, hau da, aurreko urtean baino %29 gehiago.

Urte arteko alderaketan, 2024ko martxoan baino 351 autonomo gutxiago daude EAEn

Bestalde, autonomoen kopuruari erreparatuta, guztira 166.498 autonomo daude martxoa amaituta EAEn, hau da, aurreko hilean baino 378 gehiago, hilabete horretan ohikoa dena baino gehiago.

Azkenik, urte arteko alderaketan, 2024ko martxoan baino 351 autonomo gutxiago daude EAEn, hau da, %0,2 gutxiago, eta 2020ko otsailarekin alderatuta, aldiz, 3.746 autonomo gutxiago (-%2,2).