Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkatuko beste zerbitzu batzuk sektoreko salmentak %1,4 gehitu dira 2024ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak kenduta. Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezio finkoetan eta dagozkien urtaro eraginak kenduta, sektoreko salmentak %0,2 igo dira, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Merkatuko beste zerbitzu batzuk sektorean garraioa, ostalaritza, informazioa eta komunikazioak eta enpresentzako zerbitzu jarduerak sektoreek eskainitako zerbitzuak zenbatesten dira.

Horrela, salmenta errealen urte arteko susperraldia orokorra izan da sektorean: jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %2,0 egin dute gora, garraioa eta biltegiratzean %1,8, jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan %0,9 eta ostalaritzan eta informazioa eta komunikazioetan %0,7.

Urteko bigarren hiruhilekoa lehenbizikoarekin alderatuta, aldiz, salmentak %3,8 hazi dira garraioa eta biltegiratzean eta %0,2 ostalaritzan, eta %1,6 jaitsi jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak sektorean eta %0,9 jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarriak sektorean. Informazioa eta komunikazioak sektoreko salmentak aurreko hiruhilekoko maila berean mantendu dira.

Lurraldeen arabera, Araban %2,0 igo da salmenten indizea urte batetik bestera, Bizkaian %1,6 eta Gipuzkoan %0,6. Hiruhileko arteko bilakaerari dagokionez, Gipuzkoan salmenten hazkundea %0,7koa izan da, eta Araban %0,6koa; Bizkaian, aldiz, %0,1 jaitsi dira salmentak.

Azkenik, EAEko merkatuko beste zerbitzu batzuk sektoreko landunen indizea %0,4 igo da urte artean 2024ko bigarren hiruhilekoan, eta urteko lehen hiruhilekoaren aldean, berriz, langile okupatuen indizea %0,3 jaitsi da.