EAEko urteko lehen hiruhilekoko BPG %0,5 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean eta %1,6 iazkoaren aldean
uskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) %0,5 igo da 2024ko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean, eta hazkundea %16koa izan da 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Eustat euskal estatistika erakundeak egindako hiruhilekoko kontu ekonomikoen zenbatespenen arabera.
Estatistika erakundeak zehaztu duenez, kontu hau egiteko unean eskura dagoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, 2024. urteko lehen hiruhilekoan EAEko ekonomian ikusitako urte arteko hazkundea zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritu da nagusiki.
Bestalde, lanaldi osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, enplegua %0,5 igo da EAEn 2024ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, berriz, enpleguaren hazkunde zenbatetsia %2,0koa izan da.
Eustatek BPGren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu ekainaren 7an 2024ko lehen hiruhilekoko hiruhileroko kontuetan, eta hori egiteko unean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazio ekonomikoa txertatu ahal izango du orduan.
Beste gai batzuk
Bestalde, datorren ikasturtean hizkuntza normalizaziorako Ulibarri programarako diru laguntzak zehazten dituen agindua onetsi du astearte honetan Eusko Jaurlaritzako gobernu bilerak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren proposamenez. Deialdiak 1.225.000 euroko diru kopurua du, eta dagoeneko programan parte hartzen ari diren edo parte hartu nahi duten itunpeko ikastetxeei zuzenduta dago.
Jaurlaritzaren arabera, deialdiaren xede nagusia da euskararen erabilera normalizatzeko proiektuak sustatzen dituzten itunpeko ikastetxeei laguntzea. Ulibarri programaren baitan ikastetxeetan sortutako hizkuntza normalkuntzarako proiektuek eskoletako egunerokoan euskararen erabilera sustatzea dute helburu nagusi.
Temas
Más en Economía
-
El sector vasco de las TICs alcanzó en 2023 una cifra de negocios de 5.307 millones de euros
-
El Sabadell se dispara más de un 3% tras acordar vender TSB al Santander por unos 3.000 millones
-
Euskadi registra 1.268 parados menos en junio pero la afiliación a la Seguridad Social se estanca
-
El paro toca suelo en el Estado: desciende en 48.920 personas en junio impulsado por los servicios