Eustaten datuen arabera, 2023. urte osoan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek %0,2ko hazkunde metatua izan dute. Elikaduraren sektorean, salmentek %0,5 egin dute gora, eta Gainerako produktuek %0,3 egin dute atzera.
2023ko abenduan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek %0,3ko jaitsiera izan dute, aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. Aurreko hilaren, 2023ko azaroaren aldean, eta dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, prezio finkoko salmentak %0,5 jaitsi dira abenduan.
Hiletik hilera, salmentak %0,4 igo dira Elikaduran eta Gainerako produktuetan %2,3 jaitsi dira.
Urte arteko datuei dagokienez, 2023ko abendua eta 2022ko abendua alderatuta, prezio finkoetan salmentak %1,9 igo dira Elikaduran eta %4,2 jaitsi dira Gainerako produktuetan.
Azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek gora egin dute urtetik urtera, prezio konstanteetan eta egutegiko baldintza homogeneoetan: %1,6 Araban eta %0,4 Gipuzkoan. Bizkaian, aldiz, %1,1 jaitsi dira.
Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako landunen kopurua %1,9 gehitu da 2022ko abenduaren aldean. Aurreko hilaren aldean, langileen indizea %0,6 jaitsi da.
2023. urte osoan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek %0,2ko hazkunde metatua izan dute. Elikaduraren sektorean, salmentek %0,5 egin dute gora, eta Gainerako produktuek %0,3 egin dute behera.
Lurralde historikoka metatutako aldakuntza positiboa izan da Gipuzkoan eta Bizkaian, %0,6 eta %0,4ko gehikuntzekin, hurrenez hurren. Araban, aldiz, salmentak 2023an 2022an baino %1,4 txikiagoak izan dira.
Sektoreko landunen indizeak, azkenik, %3,1eko hazkundea izan du, aurreko urtean izandakoen aldean.