Osoko bilkurak hasierako onarpena eman dio 2024ko udal-aurrekontuari
EH Bildurekin adostutako zuzenketak, 6 milioi eurokoak, jaso ditu
Gasteizko Udalak 2024rako aurrekontu-proiektua onartu du PSE-EE/EAJ gobernuak EH Bildu taldearekin adostutako akordioaren ostean. Azken talde horrek 6 milioi euroko balioa duten zuzenketak gehitu ditu Udalaren kontuetara.
Dokumentu ekonomiko berriak 458,9 milioi euroko aurrekontua jasotzen du; hau da, aurreko ekitaldikoak baino 24,3 milioi euro gehiago. Ondorioz, hiriaren historiako aurrekontu handiena izango da, 60 milioi euro baino gehiagoko errekorreko inbertsioarekin.
Ogasuneko zinegotzi eta alkateorde Jon Armentiak adierazi duenez, gaurkoa “egun handia” da Gasteizentzat. Izan ere, kontu berriei esker, “lortu nahi dugun hiria eraikitzen eta diseinatzen aurrera egin ahal izango dugu. Hiri lehiakorra, dinamikoa, auzoen inguruan lan egiten duena, kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzen dituena eta pertsonen ongizatea bermatzea oinarri duena lortu nahi dugu eta, bereziki, adinekoena eta zaurgarritasun-egoeran daudenena”.
Bestalde, Armentiak azpimarratu du onartutako aurrekontu-proiektuak “egonkortasuna eta konfiantza” ekarriko dituela hori ahalbidetu duten “gogoak batu” izanari esker. Horrekin lotuta, balioa ez dela zifratara mugatzen adierazi du. Izan ere, “herritarrei bideratu nahi diegun mezua ere aintzat hartu behar da: gure arteko desberdintasunak gainditzeko eta guztion mesedetan itunak adosteko gai gara”.
2024ko aurrekontua Osoko bilkuran hasiera batez onartu ostean, laster argitaratuko dute ofizialki. Jarraian, alegazioen fasea irekiko da eta Kontuak martxoaren erdialdean indarrean sar daitezen, alegazio horiek ebatzi beharko dira.
Temas
Más en Economía
-
¿Cómo puedes actuar si sufres acoso en tu trabajo? Un abogado da la clave
-
Vivienda notifica a las plataformas online 472 pisos turísticos ilegales en Euskadi para que retiren sus anuncios
-
Sánchez exigirá a las plataformas eliminar 53.000 pisos turísticos ilegales para que pasen a alquileres constantes
-
Préstamos preconcedidos: por qué debemos pensárnoslo dos veces antes de aceptarlos