Arabako zerga bilketa metatuak, zeina abenduko ziurtagirian islatzen baita, 2023an izandako bilakaera positiboa berresten du; izan ere, aurreko urtekoa baino % 4,1 handiagoa izan da.
Dirubilketa 2.841,1 milioi eurokoa izan da 2023an, ekitaldi horretan 112,01 milioi euroko igoera izan delako.
Dirubilketa, GUZTIRA (laburpena)
2023ko dirubilketan, zuzeneko zergen eta zeharkako zergen ekarpena desberdina izan da. Hala ere, bi kontzeptuek izan dute bilakaera positiboa. Zehazki, zuzeneko zergen dirubilketa % 8,8 igo da aurrekoaren aldean, eta zeharkako zergena, berriz, %1,9 igo da.
Hartara, zuzeneko zergen bidez 1.420,2 milioi euro bildu dira guztira, eta zeharkako zergen bidez, berriz, 1.074,02 milioi euro.
ZUZENEKO ZERGAK: 1.420,2 milioi euro ( % 8,8)
PFEZ: 1.077,1 milioi ( % 8,4)
PFEZaren bilakaera onari esker, 1.077,1 milioi euroko bilketa lortu da guztira, eta horrek esan nahi du % 8,4ko hazkundea izan dela aurreko urtean metatutako guztizkoaren aldean.
Lanaren eta lanbide jardueraren atxikipenek erakusten dute enpleguaren bilakaera ona sendotu egin dela urtean zehar. Enpleguaren joera positibo horri esker, kontzeptu horrengatik metatutako bilketa 1.032,06 milioi eurokoa izan da, hau da, aurreko urtean baino 72,5 milioi euro gehiago bildu dira guztira, hau da, % 7,6ko igoera.
PFEZaren kuota diferentzialari dagokionez, aurreko urteko aldi berean baino 5,6 milioi euro gehiago itzuli dira guztira, hau da, aurreko urtean baino % 44,7 gehiago; zehazki, guztira 18,2 milioi euro itzuli dira garbi.
SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 281,05 milioi (% 9,2)
Zerga horren bilketa 281,05 milioi eurokoa izan da 2023an, iaz baino 23,7 milioi euro gehiago bildu baitira.
Zenbateko horrekin, aurreko urtean baino % 9,2 gehiago bildu da sozietateen gaineko zergan.
ZEHARKAKO ZERGAK: 1.074,02 milioi euro (% 1,9)
Zerga horien bi kontzeptu nagusiek 1.074,02 milioi euroko bilketa izan dute. Hala, BEZak % 4,8ko igoera izan du, eta hidrokarburoen gaineko zergak % 3,1eko gutxitzea dirubilketa metatuan.
Guztira, iaz baino 20 milioi euro gehiago bildu dira, hau da, bilketa % 1,9 igo da.
BEZ: 712,8 milioi euro (%4,8)
Guztira 712,8 milioi euro bildu dira 2023an, iaz bildutakoa baino 32,4 milioi euro gehiago, hau da, aurreko urteko dirubilketa baino % 4,8 gehiago.
HIDROKARBUROAK: 231,9 milioi euro (-% 3,1)
Aurreko urtean baino 7,3 milioi euro gutxiago bildu dira. Guztira, 231.9 milioi euro bildu dira, hau da, 2022an baino % 3,1 gutxiago.