Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Saila lankidetzan ari da aurten 6 jarduketa arkeologikotan. 30.000 euro inguruko inbertsioa egingo da, eta zenbateko horri 23.146 euro gehitu behar zaizkio, bisita daitezkeen aztarnategi arkeologikoak garbitzeko eta mantentzeko kanpainarako.

Foru diputatuak honako hau adierazi du: "Legegintzaldiaren hasieran hartu genuen konpromisoetako bat izan zen Arabako ondare arkeologikoaren balioa nabarmentzeko eta hura induskatzeko, zaharberritzeko, hobetzeko eta kontserbatzeko zereginari lotzea; krisi gorrian ez genuen inbertsioa geldiarazi, eta ekonomia berpizteko fasean, are gehiago, ahal bada, kalitate jauzi bat egin behar da, ondareaz maila kulturalean eta humanistan pentsatuz, baina orobat turismoa erakartzeko duen ahalmenaz".

Zehazki, honako hauek dira arkeologoek eta beste erakunde batzuek sustatu dituzten eta AFAk guztiz edo partzialki finantzatu dituen jarduketak:

Kuartangoko indusketa arkeologikoa. Arkeologo baimendua: Alfonso Alday. Dirulaguntza: 5.744,02 euro.

Zundaketa arkeologikoak Toberako Los Cascajos-en (Berantevilla). Arkeologo baimendua: Andoni Tarriño Vinagre. Dirulaguntza: 5.166 euro.

Ikusizko prospekzioa eta zundaketa arkeologikoak Entziako Partzuergoko mendian. Arkeologo baimendua: Ángel Martínez Montecelo. Dirulaguntza: 5.747,5 euro.

Zundaketak Lezeko iturrian eta ikusizko prospekzioa Araia-Burunda ibaiaren bidean. Arkeologo baimendua: Mikel Beorlegi. Kopurua zehaztu gabe dago oraindik.

Balorazio arkeologikoa Barrioko (Gaubea) Berbeeiako aztarnategian. Arkeologo baimendua: Dirulaguntza: 6.046,73 euro.

Egiaztatzeko zundaketa Hereñako tumuluan, Erriberagoitian. Arkeologo baimendua: Andoni Tarriño Vinagre. Dirulaguntza: 2.475,66 euro.

Gainera, badira beste jarduera batzuk, beste erakunde edo arkeologo batzuek sustatuak, AFAren finantzaketarik ez dutenak baina bai haren baimena.

  • IZORIA (Aiara): ikusizko prospekzioa eta prospekzio geofisikoa, eta zundaketa arkeologikoak. Arkeologo baimendua: Jon Obaldia Undurraga.
  • ZABALATE (Zambrana). Zabalateko multzoa. Indusketa arkeologikoa. Arkeologo baimendua: José Luis Solaun Bustinza.
  • ENTZIAKO PARTZUERGOA:Luzuriaga, Narbaxa, Zuhatza eta Zalduondoko (Araba) dermioen eta mendien prospekzio arkeologikoa. Prospekzioa eta zundaketa arkeologikoak. Arkeologo baimendua: Andrés Menéndez Blanco
  • Zenbait udalerri. SIDERURGIA Araba ipar-ekialdean: Legutio eta Aramaio. Prospekzio geomagnetikoa eta indusketa arkeologikoa. Hasiera data: 2023ko uztailaren bukaera. Arkeologo baimenduak: Xabier Alberdi Lombide, Iosu Etxezarraga Ortuondo.
  • Zenbait udalerri. Erromatarren populatzea Arabako Lautadako ekialdean.Zundaketak eta ikusizko prospekzioa. Arkeologo baimendua:Álvaro Martin
  • Zenbait udalerri. Gasteizko gudu zelaien eta Urizaharreko guduaren azterketa. Prospekzio geofisikoa eta materialen bilketa. Arkeologo baimendua: Gorka Martin.

Azkenik, eta aurreko ekitaldietan bezala, abian da Arabako aztarnategi arkeologiko bisitagarriak garbitzeko eta mantentzeko kanpaina, udako hilabeteetan haiez gozatzea eta bisita turistikoak egitea errazteko. Besteak beste, honako hauei eragiten die: Arabako Errioxako, Lautadako, Lantarongo eta Kuartangoko trikuharriak; Hoya herrixka; Corro, Pinedo eta Markizko haitzulo artifizialak; eta harrian induskatutako hainbat nekropoli.

Baimendutako arkeologoekiko harremanetarako datuak nahi izanez gero, jarri harremanetan Komunikazio Zerbitzuarekin.