Síguenos en redes sociales:

Esportazioen kopuruak % 26,5 egin dute gora

Eustatek “Elkano” aurkeztu du, kanpo-merkataritzako datuak kontsultatzeko tresna ahalik eta desagregazio handienarekin

Esportazioen kopuruak % 26,5 egin dute goraAlex Larretxi

Araban esportazioak % 40,3 hazi dira, hilabete honetan honako hauetan izan den igoera handiaren ondorioz: “10 pertsona baino gutxiagoko turismoak” (% 59,8 eta 273,2 milioi esportatu), “Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak” (% 118,5 eta 193 milioi) eta “Kautxuzko pneumatiko berriak” (% 57,6 eta 56,3 milioi esportatu), Eustatek egindako azken txostenaren arabera.

Euskal AEko ondasunen esportazioek (3.312 milioi euro), 2023ko martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean, % 26,5eko igoera izan dute, nahiz eta produktu energetikoek –% 47,7 behera egin, ez-energetikoek % 35,5 egin baitute gora, Eustaten datuen arabera. Hil honetan lortu da serie historikoko esportazio-bolumenik handiena; 2022ko maiatzekoa (3.267,6 milioi) ere gainditu da.

Inportazio-fluxuak (2.571 milioi) % 14,9 egin du gora, inportazio energetikoen eta ez-energetikoen igoerekin (% 27,6 eta % 11,1, hurrenez hurren), bai balioan (euroak) bai pisuan (tonak); azken horien kasuan, portzentajeak % 48,0 eta % 5,5 izan dira, hurrenez hurren.

Euskal AEko hiru lurralde historikoek honako hazkuntza hauek izan dituzte esportazioetan: % 40,3koa Araban, % 12,3koa Bizkaian eta % 34,0koa Gipuzkoan. Arabako esportazio ez-energetikoek % 40,1 egin dute gora; Bizkaikoek, % 33,3, eta Gipuzkoakoek, % 33,9. Esportazio energetikoek, Bizkaiaren kasuan, % 48,9 egin dute behera.

Hilabete honetan, Arabatik igorritako ondasunen erdia baino gehiago honako honetan kontzentratu dira: “Garraio-materiala” (guztizkoaren % 54,9), % 61,8ko igoerarekin (538 milioi esportatu). Beste muga-zergen partida nabarmen batzuk: “Plastikoak eta kautxua” (% 41,1eko igoera) eta “Materiala, makinak eta aparatu elektrikoak” (% 44,1). “Metalak eta haren manufakturak” partidak % 1,4 egin du atzera, baina bigarren posizioa mantendu dute lurralde horretan, 188 milioi euro esportaturekin.