Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (Mitma), behin-behinekoz, 326,5 milioi euro eman dizkie autonomia-erkidego eta hiri autonomoei eta garraio publikoko abonamenduen tituluen prezioa gutxienez %50 jaitsi duten toki-erakundeei; horietatik 22 milioi Euskadira helduko dira.

Diru-laguntzak autonomia-erkidego eta hiri autonomo guztietarako dira, Balear Uharteetarako eta Kanarietarako izan ezik, horiek mekanismo partikularra baitute, eta 138 toki-entitaterentzat, 2023an izan zuten beheraldiaren al ordaintzeko, hasierako prezioaren % 30eraino iristen baita. Gobernu autonomikoek eta udalerriek beren gain hartu behar dute neurriaren kostuaren gainerakoa (% 20, gutxienez), beren aurrekontuen kontura. Laguntzak honela kalkulatu dira: erdira beheratuta dauden ordainketa edo tituluen salmentagatik jaso ez diren diru-sarreren arabera.

Hala, eta ildo horretatik, nabarmentzekoa da ere Eusko Jaurlaritzak laguntza bat jarri zuela abian ere honetarako. Zehazki, lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 6,06 milioi euro ordaindu dizkie udal- eta foru-administrazioei, 2022ko azken lauhilekoan garraio publikoaren % 50eko hobariak ezartzeak eragin zizkien kostuak finantzatzen laguntzeko. Hobari horiek ezarri ziren familien eta langileen artean presio ekonomiko handiko testuingurua arintzeko. Iñaki Arriolaren sailak proposatu zuen % 50eko deskontua inplementatzen zuten tokiko operadoreei laguntzea, erkidegoetako diru-kutxetatik % 10 finantzatuta, baldin eta haiek beste % 10 beren gain hartzen bazuten (eta Gobernu Zentralaren % 30eko laguntza eskatzen bazuten). Lauhilekoa amaitutakoan, Garraio Sailak laguntzak ordaindu dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko aldundien eta udalen mendeko garraio publikoko operadoreei. Araban, Aldundiak 218.618,88 euro jaso ditu, Gasteizko Udalak 237.022,6 euro eta Aguraingoak 275,45 euro. Bizkaiaren kasuan, Bizkaiko Garraio Partzuergoak 2,17 milioi euro jaso ditu, Aldundiak 1,12 milioi, Bilboko Udalak 376.838,50 euro, Barakaldokoak 14.259,61 euro, Etxebarrikoak 6.121,30 euro, Sopelakoak 5.377,03 euro, Leioakoak 2.186,67 euro eta Erandiokoak 1.940,6 euro.