BILBO. Langile autonomoen kopuruak ere gora egin zuen maiatzean, eta 312 gehiago daude, guztira 173.033 izanik. Azken urteetako maitza baten emaitzarik onenetakoa dela nabarmendu du patronalak. Hala ere, 2013ko abuztuko minimoetatik, krisian zehar galdu diren 18.000 autonometatik 1.681 bakarrik berreskatura dira, hau da, %10 baino gutxiago.

"Laburbilduz, maiatzean enpresen zein autonomoen kopuruak igo dira, baina oso era motelean. Honek argi erakusten du krisiaren ateraldia zaila izaten ari dela enpresentzako, eta neurri zehatzak garrantzitsuak direla enpresen susperraldia indartzeko", adierazi du Confebaskek.