GASTEIZ. Halaber, zenbait atal berri izango ditu, hala nola produktu freskoena (adibidez, lonjatik zuzenean ekarritako arraina salduko duen arraindegia), solteko produktuen labearena eta fruta eta barazkiena, "hurbileko produktu freskoen aldeko apustua" egin duena.

Era berean, establezimenduak atseden eremuak eta aldagelak ditu langileentzat, bai eta lantaldearen etengabeko trebakuntzarako areto bat ere. Denda hau eraikitzen eta abian jartzen, 30 bat hornitzailek hartu dute parte, eta 160 pertsonari baino gehiagori lana eman diete lanek iraun duten bitartean.

Supermerkatua astelehenetik larunbatera irekiko da, 09:15etik 21:15era, eta 260 bat lekuko aparkalekua du, ibilgailu pribatuan iristen diren bezeroei erosketa errazteko. Horrez gain, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa on line egiteko aukera ere, www.mercadona.es webgunearen bidez.

Dendaren beste alderdi aipagarri bat haren "izaera ekoeraginkorra" da; izan ere, energiaren kontsumoa %20raino murrizten duten zenbait neurri hartu ditu, hala nola bero berreskuragailuak, argiztapen eraginkorragoa, tenporizadoreak eta ate automatikoak.

MERCADONA EAE-N

Supermerkatu hau irekita, EAEren aldeko apustuari eutsi dio Mercadonak, eta horren erakusle da beste bi denda zabalduko dituela urtea amaitu aurretik, biak ere Gasteizen.

Datozen sei urteetan EAEn balioa sortzeko konpromisoa hartu du Mercadonak, eta horretarako 25 denda irekiko ditu aldi horretan, 1.000 lanpostu egonkor sortuko ditu, 50 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du, eta urtean 150 milioi euroko erosketak egingo dizkie EAEko nekazaritza elikagaien eta zerbitzuen hornitzaileei.

Establezimendu hau irekita, konpainiak modu esklusiboan erabiltzen duen BPB (Beti Prezio Baxuak) politika komertzialaren onura jasoko dute Mercadonako bezeroek. Politika horren bidez, produktuetan aleko preziorik baxuena bermatzen da etengabe, kalitaterik onenarekin. Horri esker, kalitate handiagoa prezio baxuagoan eskaini diezaieke Mercadonak bere bezeroei. "Bizi ditugun garaiak kontuan hartuta, familia ekonomientzat inoiz baino garrantzitsuagoa da konpromiso hori", nabarmendu du konpainiak.