Bilbao. Pig hitza, ingelesez, txerria adierazi nahi du. Pigs, plurala izanik, txerriak izendatzen ditu. Akronimo peioratibo horrekin, Europako hegoaldeko lau herrialde klasifikatu ziren krisia hasi eta berehala, batez ere, testuinguru anglosaxoian. Krisiak "zikinduta" dauden herrialdeak sailkatzeko modua izan zen: P, Portugal zen; I, Italia (nahiz eta gero, Irlandako bankuen krisiaren ondorioz, honen partez ordezkatu zen); G, Grezia; eta S, Espainia -Spain ingelesez-. Batzuetan, PIG termino horri beste I bat ere itzatzi zaio, Italia eta Irlanda elkartzeko: PIIGS.

Terminoa mundu anglosaxoian hasi ziren adituek erabiltzen 90eko hamarkadan, Europa hegoaldeko Mediterraneoko herrialdeen ekonomia ahula adierazteko. Espainiak bere bankuen erreskatea eskatuko balu orain, izendatutako beste hiru herrialdeek -Grezia eta Irlanda 2010ean eta Portugal 2011an- hasitako bidea jarraituko luke, PIGS terminoa berpiztuz.

Krisia hasi zenetik, bost herrialde hauen defizit eta zor arazoak direla medio, konfiantza galtzen joan dira, eta ahultasun horren eraginez heldu ziren erreskateak.