Gaur Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Photo-Araba atariak erakusketa bat jarri du ikusgai, Deportivo Alaves 1997-1998 denboraldian lehen mailara igo izanari buruzkoa.
"Glorioso: 1998ko maiatzak 3" izeneko erakusketa Santiago de Pablok egin du, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradun eta klubaren liburu ofizialaren egileak.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, 1998ko maiatzaren 3an, igandearekin, Alavesek 3 eta 0 irabazi zion Rayo Vallecanori, Mendizorrotzean. "Emaitza horrek, 42 urte ondoren, Gloriosoa, berriro ere, Espainiako futbolaren lehen mailan izango zela ziurtatu zuen. Argazkiek partidaren emozioa eta jokalariek eta zaleek futbol zelaian egindako ospakizuna erakusten digute, bai eta, biharamunean, San Miguelen balkoian bizitakoa ere", azpimarratu dute gaur Arabako Foru Aldundiatik hedabideei helarazitako prentsa-ohar baten bitartez.
Ildo beretik jarraituz, aukeratutako irudiak L&P Fotógrafos bildumakoak dira; 2021ean eman zitzaizkion dohaintzan Arabako Foru Aldundiari.
https://photo.araba.eus/s/alaves98/page/hasiera daude ikusgai aipatutako irudiak, Arabako Foru Aldundiatik gogorarazi dutenez.
Azkenik, argazki historikoak i"kusarazteko Arabako Artxiboaren Photo-Araba atariak 120.000 irudi baino gehiago ditu dagoeneko eskuragarri online, doan ikusi eta deskargatzeko", ondorioztatu dute.
"Photo-Araba atariak erakusketa bat jarri du ikusgai, Deportivo Alaves 1997-1998 denboraldian lehen mailara igo izanari buruzkoa", laburbildu dute azkenik.