Garazi Navasen kultur gomendioak:

  • Abesti bat: 'Poderea', Maite Idirin.
  • Musika talde bat: Ensemble Nist-Nah.
  • Liburu bat: 'Silence: Lectures and Writings', John Cage.
  • Antzezlan bat: 'Nor naizen baneki', Artedrama eta Axut!.
  • Film/telesail bat: 'Une Langue Universelle', Matthew Rankin.
  • Artista bat: Esther Ferrer.
  • Kultur espazio bat: Kampai espazioa (Bilbo).

Garazi Navas (Usansolo, Bizkaia, 1995) musikariak 2019an Musikako Goi-Mailako Ikasketak bukatu zituen Musikene eskolan. Ondoren, musika-interpretazioko irakaskunta artistikoan eta euskal musika tradizionalean espezializatu da. Hainbat priektutan hartu du parte, musika garaikidea, klasikoa, tradizionala eta bestelakoak uztartuz. Diziplina anitzekp artistekin elkarlanean aritu ohi da; besteak beste, dantza, poesia, antzerkia eta instalazio artistikoak barne hartzen dituzten lanetan, baita soinu-bandetan ere. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari modura aritu da eta hainbat jaialdi eta antzokitan ere ibilitakoa da, besteak beste, Limo Zikloa (Madrilen), Rafael Frühbeck de Burgos Auditoriuma (Burgos), Meaksuma Festival (Belgika), Next Festival (Bratislava, Eslovakia) eta Jauna Muzika (Vilnius, Lituania).