Síguenos en redes sociales:

Kultur gomendioak

Gema L. Las Herasen kultur gomendioak

Itzultzailea

Gema L. Las Herasen kultur gomendioakArnaitz Rubio

Gema L. Las Herasen kultur gomendioak:

  • Abesti bat: 'Ezin baitut', Napoka Iria.
  • Musika talde bat: Low.
  • Liburu bat: 'The sea, The sea', Iris Murdoch.
  • Antzezlan bat: 'Itzulera', Dejabu konpainia
  • Film bat: 'Dogtooth', Yorgos Lanthimos
  • Telesail bat: 'The Office', bertsio estatubatuarra
  • Kultur espazio bat: Azkoitiko Matadeixe, dudarik gabe!

Gema L. Las Heras 1989an jaiotako itzultzaile azkoitiarra da. Itzulpengintza eta Interpretazioa gradua ikasi zuen Gasteizen, eta horren ondoren, arlo berdineko bi master egin zituen. Gasteizen ez ezik, atzerrian ere igaro ditu bi urte, Alemanian eta Quebecen. Betidanik aritu da itzultzaile eta zuzentzaile lanetan, eta gaur egun IVAPen lan egiten du, administrazioko itzultzailea da. Literaturan, hiru itzulpen egin ditu. Edna O’Brienen Landa aldeko neskak, 2022an; Annie Ernauxen Emakume izoztua, 2023an, eta bere azkenengo lana, Han Kang nobel saridunaren Barazkijalea, 2025ean.