Nagore Chivite artista plastikoa Aosen hazi da, Nafarroako landa eremuan. Errumanian urtebetez bizi ostean, egun, Bilbo eta bere herriaren artean bizi da. Teknika zein medio ezberdin asko nahasten ditu bere lanean, hala nola, marrazkia, eskultura, animazioa eta argazkilaritza; lurraldea, kontraste sintetiko-naturalak eta paisaiarekiko harremana bezalako gaiak landuz. Erakusketa ezberdinetan parte hartu du Chivitek, 'Special Magic' Errumanian edo 'Piedra con Piedra' Agezan (Nafarroa), besteak beste.
Nagore Chiviteren kultur gomendioak:
Abesti bat: Cindy Lee-ren 'Heavy Metal'. Noizean behin bueltatzen naizen abesti bat delako
Musika talde bat: Dean Blunt eta Powerplant, bi gomendio ezberdin, bi egoera ezberdinetarako :)
Diska bat: Molly Nilsson-en azkena, 'Extreme'. Mezu potente eta garrantzitsua, maitasunez jantzia
Liburu bat: Marina Garces-en 'Nueva ilustración radical' saiakera eta David Foster Wallace-en 'Algo supuestamente divertido que nunca volveré a hacer' kontakizun liburuak
Film bat: 'Cryptozoo' animazio pelikula magiko eta oso ederra; eta 'Bacurau' western brasildar bortitza
Sortzaile bat: Santiago Licata artista
Kultur espazio bat: Bilboko Aire galeria