Nerea Mazo aktore bilbotarra da. Telebistan lanik esanguratsuena Go!azen telesailean burutu du, bi denboralditan zehar bertako protagonistetako baten pertsonaia haragituz: Nikole. Zinemari dagokionez, hainbat pelikuletan parte hartu du Mazok; Gracia Querejeta-ren 15 Años y un día, Patxo Telleriaren Igelak, zein Imanol Rayoren Hil Kanpaiak, besteak beste. Orain, Miren Arrieta aktorearekin batera antzezlan bat dauka eskuartean: Ameriketara Bidaia. Mireia Gabilondok zuzenduta eta Patxo Telleriak idatzia. Aktore lanak ikasketekin batera tartekatu izan ditu. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da Mazo, Euskal Herriko Unibertsitatean hain zuzen ere. Egun, Madrilgo Work In Progress antzerki eskolan dabil. Musika zein dantza eskolan ere ibili izan da txikitatik.

Abesti bat

Idoia Asurmendiren '25. artikulua'

Musika talde bat:

Supertramp

Aktore bat:

Candela Peña

Antzezlan bat:

'Ameriketara bidaia'

Film bat:

Patxo Telleria eta Aitor Mazoren 'La máquina de pintar nubes'

Kultur espazio bat:

Bilboko Pabellon 6