PAKO Aristiren azken aldikopoema liburu bakoitzaaurrekoaren bidetik doa,beti aurrerago doa, sakonduegiten du ideia nagusi batean:ideiak eta pentsamenduak dira, hainzuzen, gure benetako izatea ikustenuzten ez diguten smoga. Berriro poemategiperfektu bat moldatu dumaterial eternoekin.
“Geurekiko urruntasunak/ sorturikozauriak/ gorputzean elikatzendira,// eta munduan egotearen/ zirrarabera da/ ebakirik zornetsuena.//Zerbaiten barne izan nahia,/ eta zerbaitgure parte,/ bizitza bat horreneske.// Bakardadea, aparra, oilarra/inorenak ez direnean./ Izan dira, askidute horrela,/ guk bezala”. Misterioaeta testuen biluztasuna. Desikasizhurreratzen gaitu Maiatatu zureegunak honetan Pako Aristik muinera.Eta muina da oraina, instantea.Zer daukagu, bada, horixe ezbada?
Natura ikusgarri eta amultsu bezainbeldurgarria dakar Aristik liburuarenhastapenean. Ikusi eta sentituegiten ditu irakurleak idazlearenikuskariak. Eta liburua aurrera doagero haikuak ere ez diren hiru ahapalditako haiku faltsu horiekin, egiadiotenak, bestalde.
Forma poetiko zahar horrekin, paradoxikoki,Pakok gaztigatzen digugaurko egun hauek baino ez ditugula.Harago dagoela izango ez dena:“Unean eder zena/ higatzen baitagero”. Atzerago, ostera, izan ez zena:“Oroimen uste dugun oro/ ez oteasmatua,/ edo, nork daki,/ beste bizitzarenbatetik/ iritsitako adabaki?”.
Nor edo nork pentsa lezake Aristi elokuentea,politikoa, nobelagilea, Taoraemana jartzen dela poesiarekin.
Baina, egia esan, diskurtsoan badagobatasun bat, autoreak polemikamaite duen bezala maite du ibaiarenur geldia, gerra bezain beharrezkoderitzo bakearen arteari. Biak dirabat, Sun Tzuk esango lukeen legez.
Eta Aristiri txinatarraren esaldi batdatorkio ondo, bere poesia definitzendu: “gudari zuhurra da irabazibakarrik ez, gainera sinpletasunezirabazten duena”.
Sinpletasuna baita, eta ez beste ezer,obra honi batasuna ematen diona.Enfasirik gabe doa dena, diskurtsolasai eta eguneroko apunte itxurazarrunten artean. Eta itxuraz arruntakdiren gai prosaiko horiek dirahain zuzen emozio sakon bat eragitendutenak: zeru bat, heriotza bera,bidezidor bat gauean ilargiak bustia?niri behintzat poema hauekbete egin dizkidate bihotz begiak,badute finezia bat maisuaren lumakbakarrik eman dezakeena: “Lehenloreak ere ikusi ditut,/ hiru lore lotsati/San Anton mendiko/ bankuarenazpian/ (?) / Gaur denetik ikusi dut:/Begiak bete dizkidan egun bat/ oparitudit harridurak”. Lezioa hauxelitzateke, finean: “Maitatu zure egunak:/laster desagertuko dira./ Maitatuzure orduak, minutuak,/ zeruaketa neguak./ Zu asko ohartu gabe/iragaten dira,/ pentsamenduetangaldurik/ zabiltzan bitartean”.Maiz aipatzen du Pako Aristik adimena,zeharka ageri da zerebroa.Baina buru hori ez da ikasita datorrena,aurre-juzkuz betetako pentsamenduepai-emaileak dakartzana.
Hemengo “harridura” edo “gogoa”edo “irudimena” bestelakoak dira,ez dira harritzen ezertaz. Berdinonartzen dute udaberria zein udagoiena,bizitza zein heriotza. Agianez dagoelako eurentzat udaberri edoudagoienik, bizitzarik ez heriotzarik,une honetaz landa.