LIBURUBILA “erakundepublikoek herritarreneskura jartzen dutenedukien eskaintzaren ataria”izateko jaio dela uste du JoxeanMuñoz Eusko Jaurlaritzako Kulturasailburuordeak. Bera izan daMikel Aizpuru Kultura Ondarearenzuzendariarekin batera bilatzaileberria aurkezteko arduraizan duena. Muñozen arabera,webgune berritzaile honen bitartez,“erabiltzaileek milaka liburu,liburu digital, formatu digitalekofilm, irakurtzeko arazoak dituztenpertsonentzat egokitutako audioliburuak,diskoak, dokumentu historikoak,dokumentu grafikoak edoordenagailuko artxiboak aurkituahal izango dituzte”.
Liburubilak, orotara, 845.000 liburu,16.250 liburu digital, 67.267 ikusentzunezkoartxibo (bai film fisikoaketa bai film digitalak), 70.671audio (gehienak liburutegiensarean eskuragarri daudendiskoak), 11.000 dokumentu digitalizatu,4.500 irudi eta ordenagailuko8.646 artxiboren gainekoinformazioa eskaintzen du. Zerbitzuberriak zuzenean kontsultakegiteko, mailegu bat ordenagailubidez eskatzeko eta eduki horienkokalekua ezagutzeko aukera ematendu. Gainera, “erabiltzailearenbaldintzetara egokitua” dagoelanabarmendu du Aizpuruk: “Bilaketazehatzak egiteko aukera ematendu, kultura kontsumoa erraztuz”.
SAREARI LOTUTA Atari digitalberria, gainera, Euskal AutonomiaErkidegoko Irakurketa PublikoarenSarera eta haren katalogoralotuta dago. Sare hau 205 liburutegiketa 304 sukurtsalek osatzendute, kontuan hartuz, betiere, udalerribatek udal-liburutegi bakarraduela, baina hainbat sukurtsal izanditzakeela; gehienak udal-titulartasunekoakdira, baina badaudebeste mota batzuetakoak ere:Eusko Jaurlaritza, EAEko ArtxiboHistorikoa, HABE, Lazkaoko BeneditarrenArtxibo eta Zarauzko Photomuseum-ekoak, hain zuzen ere.Liburubilak zuzenean konektatzen du liburutegi horien guztien datubasearekin,baita Estatu osoko liburutegidigital handiena den eLiburutegieta Liburuklik bidez kontsultadaitekeen eskaintza jasotzenduen katalogoekin.
Kultura baliabideen biltegi honek,bestalde, hainbat bilaketa-aukeraeskaintzen ditu: denak egilearen,obraren edota hitzen araberakoak.Informazio zabala ere eskuragarridago bertan: funtsak kontsultatzekoaukera ematen du, eurenkokalekua, tituluak une horretanmaileguan dauden jakin, informazioaesteken bidez topatu, katalogoansartu berri diren tituluberriak egiaztatu, maileguak erreserbatu?Eduki digitalizatuenkasuan, gainera, Liburubilak sarbidezuzena eskaintzen du horietara,eta arduradunek azaldu dutenez,modu erraz batean lotzen dubilaketa kontsumo digitalarekin.
Proiektu honen bidez, leihatilabakarra kontzeptua ?kasu honetandigitala?, liburutegien eta mediatekenmundura eraman nahi izandute. Muñozek adierazi duenez,“proiektu aitzindaria da Estatuan,eta haren jatorria Finlandian sustatutakoantzeko ekimena da”. Oraindela urtebete ekin zion EuskoJaurlaritzak proiektua garatzearieta EAEko Irakurketa PublikoarenSareko liburutegietan erabiltzen arida jada, baina herritar orok erabildezake bere ordenagailu, tablet edotelefono mugikorretik.
KULTURA KONTSUMOA Sailburuordearenarabera, helburua da daudeneduki eta dokumentu kopuruhandia antolatzea eta herritarrekhorietara errazago jo ahal izatea.“Liburubilaren bidez, modu antolatuanaurkeztu ahal izan dugu EAEkoIrakurketa Publikoaren Sarea eta besteatari batzuetan ?besteak beste eLiburutegian?dugun kultura-eduki etadokumentu-material kopuru handia”.
Zerbitzua atari bakarraren bidezeskainiko dutela azpimarratu nahiizan du. “Material guzti hori, orain,eskuragarriago dago herritarrentzat,eta, horrela, kultura-kontsumoa erraztueta hari bide eman ahal izangozaio”, azaldu du Muñozek.
Kulturaren kontsumo digital “ordenatuaren”inguruan egiten ari densustapena ere aipatu du sailburuordeak.Zerbitzua doakoa da, bainahorretaz gain, “eduki digitalenkasuan ere egile-eskubideak kontuanhartzen dituen eta dagozkionlizentziak ordaintzen dituen kultura-kontsumoaren aldeko apustuaegiten dugu. Horrelako kontsumoaeskaintzen du eLiburutegiak eta,Liburubilari esker, herritarrengandikhurbilago dago gaurtik aurrera”.Digitalizazioak kultura sustatzekoaukera berriak eskaini ditzakeelauste du Muñozek eta “biltzaile hauhorren adibide” dela argitu du.