OZONO-geruzari egin diogunzuloak literaturariere eragin dio: liburugehientsuenek ez daukatebatere zaporerik”. Horrela laburbiltzendu Karlos Linazasorok, betibezain ironiko eta sakon, egungoliteraturaren ajea. Gurean, estandarizaziopolitikoki zuzenean, merkatuakinposatu edukien errepikapenean,zein hizkuntzaren “ulergarritasunean”edo estiloaren trinkotasuneanaurki litezke gatzik gabekozaporeok. Nagusitu diren ildo jakinhorietatik kanpo, J. E. UrrutiaCapeauren (Iurreta, 1954) literaturakdastamen berezia eskaintzen du,irakurle kopurua murritza izanlitekeela jakin dakien arren. Xedehorrekin, periferia arriskutsu bateankokatzen da. Arriskutsua, ez mamiedota moldeari dagokionez, aipatuestandarizazioaren at lekutzen delakobaino, haren lexikoa erabatarrotz gerta baitakioke egungo irakurleestandarrari, eta, halaber,jorratutako gaiak erabat anakronikoakiruditu.
Alta bada, esan liteke Capeau bertangozo bizi dela bai tematikoki zeinestetikoki proposatzen digun eredu arkaiko bezain erakargarri batean,euskal testu barrokoak inspirazioiturri hartuta. Esaterako, Pelegrinak(Pamiela, 2018) honetan lehen begiratuanirudi luke, besteak beste,Mircea Eliade errumaniarrak idatzitakoarenaztarnen atzetik dabilelaerlijioen gaineko agertu jakituriareneskutik. Erlijioak eraiki sineskeriakabiapuntutzat hartuta, Capeaukkasik estilo-ariketa arkeologiko bateraiki du.
Apustu erabat pertsonal horretan20 narrazio paratu ditu Iurretakoidazleak. Batzuk beste batzuk bainosinesgarriagoak egin zaizkit,horretan baitatza apustu honenarrakasta edo porrota: irakurleberezi horri ere sinesgarri eginbehar zaio nolabait, estiloaz erakartzeazbat. Narrazioon artean, kristautasunakAmerikan inposatuindarkeria eta sineskeria basatiakegin zaizkit interesgarrienak. Kubairlako historia aurreko beste liburubatzuetan jorratua zuen Capeauk,Jururu (Pamiela, 2015) nobelan esaterako.
Oraingo honetan, Remedios-ekodeabruak tituludun narrazioan ekin dio kolonia esklabotzaren garaikosineskeria sinesgaitzak bere estilobihurgunetsuan narratzeari. Estilobarrokoa erabili izanagatikCapeauk badu, halaber, iradokizunetarakomaisutasun berezi bat.
“Aita Egaña deabruek ezin engaina”,euskaldunek triskantza hartanizan zuten protagonismoarenlekukoa hartuko du. Prieta Leonardaklaburbilduko du Capeuak liburuguztian zehar barreiatuko duenideia nagusia: “- Zer Satan eta zerBelcebu! Ez haiz konturatzen erotutanagoela?”.
Istorio guztiek antzeko egituraagertzen dute, erlijio bakoitzarengaineko (non boterea eskuratudutenen artean munduan izanikoerlijio gutxi falta baitiren) deskribapenakeman xedez, historiako,mitologiako edo asmatutakopertsonaiek Azken Errealitatearekinegin nahi dute topo sutsuki,bai sineskeria bai fedearen bidez.Alta bada, guztiek pairatuko dute“benetako errealitatearen” azkeneztanda, narratzaileak matriuskabaten barruan gordea. Ozono-geruzarenzulotik ihes egiteko literatura,edo bertan itotzeko aukera.