DDIDA, Tica eta Mariazuhaitz baten itzalpeandaude, arratsaldea pasatzen,Errumaniako Zimniceleherrian. Zerbaiten esperoanbezala daude, baina ez da ezer gertatzen.Ezta inor agertzen ere. Ekainarenerdialdean gaude, oraindikokerrena ez da heldu. Hala ere, egunbatzuetan 37 graduko tenperaturaitogarria izan dugu ordu beroenetan.Gizonezkoek, kapelaren bidezeusten diote beroari; emakumezkoek,aldiz, marrazkidun zapiezbabesten dira. Azken udak berezikigogorrak izan dira. Hilabete honetanbost pertsona hil dira herrialdeosoan, beroaren ondorioz. Azken biudetan 70 urtetako tenperaturamaximoen errekorra gainditu da.Herri hau kale bakarrak gurutzatzendu, alderik alde zeharkatzenduen errepide bat, eta ordu honetanez dabil inortxo ere.

Nire buruan urak hartutako erriberak,brisara freskoa eta Danubiokoarrantzale herriak nituen irudikatuta,baina irudi hori berehala deseginzen. Hemen ez dago horrelakorik.Danubio ibai zabalaren ertzean?Europako ur autopista? eta besteibaiadar eta meandro batzuenondoan egonagatik ere, hala nola Oltedo Borcea ibaiak, Constanzatik,itsaso Beltzaren ertzean, Calarasi,Oltenita eta Giurgiuraino, Baraganekoestepa zabaltzen da. Lur lau,latz eta antzua. 500 kilometroko lautadabatean gaude, neguan zeroazpiko 20 gradutan izoztu eta udasasoian bero-boladen mendeanerretzen dena.

Horrela izanik, errumaniar harrituekbehin eta berriro egiten digutegaldera bera: “Baina, zergatik zatoztehona? Norantz zoazte?”. Zalantzarikgabe, ez da ibilbiderik turistikoena.Baragan eremua eta gertukolurraldeak Errumania osoko lekupobre eta abandonatuenak dira.Amaierarik gabeko paisaia lau etalehorra. Zikoinak eta kardulatzak,Artasoro eta ekilore itsasoak bainoez dira ikusten.

Bigarren mailako bide batetik, lasailasai,Bebe jauna, 57 urtekoa, etabere alaba Lorena, 7 urtekoa, agertudira. Beren gurdira igota aurkituditugu, Rast herritik gertu. Gurekinbarre algaraka egon arren, argazkirakoserio agertu nahi izan du Bebejaunak. Espainian egon zen hainbathilabetez lanean, mendi inguruetan.Baina ez du ia gaztelaniaz hitz egiten.Beste hiru seme-alaba ditu. Orain,Baragango zelaietan barrenadabil, alabarekin. Bere bizimoduakez du desberdintasun handirik duelamende bat hemenbizi ziren baserritarrenarenaldean.

1928an, Panait Istrati idazle errumaniarrakhonela deskribatzen zuenEuropako erdialdeko estepa hau,Loscardos del Baragánnobela ederrean:Zapalduei eta pobreen artekoborondateari; baztertuen artekolaguntasun eta maitasunari egindakoomenaldia, Matakéren bidaiarenkontakizunean islatuta geratu zena.XX. mendearen hasieran bere aitarekingurdian doan mutiko alai etaameslari baten ametsa, haizeakgogor astindutako lautada honetanbizimodua egiteko asmoz; gosearen,muturreko pobreziaren, kazikeeneta bertako jauntxoen mende.

Horrela deskribatu zuen PanaitIstrati idazleak: “Baragan bakartia.Zuhaitzik bat ere gabe. Putzu batetikbestera joan bitartean, egarriz hilzintezke. Gosearen aurka ere ez zaitubabestuko. Baina bi sentsaziohoriek mendean hartu bazaituzteeta Jainkoarekin bakarka egon nahibaduzu, zoaz Baraganera: Jaunakleku hori eman digu, errumaniarreklasai amets egiteko?”.

Eta hala da. Eta tartean, ez zuhaitzik,ezta itzalik ere. Bidean herrixkaeta hiriak noizean behin, elkarrenoso antzekoak. “Errumaniako Siberia”deitu izan zaio eremu honi.Diktadura sasoian hona erbesteratuzituzten milaka errumaniar, lanbehartuetan aritzera. Horietakoaskok eraiki zituzten errepide, zubieta sobietar auzo apur hauek ere,zementu grisezko bloke erraldoiak.Espaloietan orban gorriak daude,odol tanten modukoak. Erori etalurraren kontra zanpatzen direnbasa gereziak dira. Inguruan,mahats-parrak eta pikondoak.

BESO ZABALIK Baragan esker txarrekolurra izango da, baina bertakoakez dira horrelakoak. Oso eskeroneko jendea da. Eta gu ere bai. Elenakmeloi bat oparitu digu, Adrianekgazta; etxe batetik igaro etaagurtuta, tomate batzuk jaso ditugu.Baragan txiro honetatik ibili garenbitartean ez dugu ezeren falta izan.Arraroa izan da bertakoren batekzerbait eskaini ez digun eguna, delaura, fruta pixka bat edo etxeko itzaleanesertzeko gonbita. “Multzumesc”esaten dute, eskerrik asko,haien hizkuntzan. Eta paradoxabadirudi ere, lurralde honetan eskerrakemateko ohitura handia dago;karduak edo haizea bezain elementuadierazgarri eta bertakoa da eskerrakematea. Bostehun kilometrokoeremua deskribatzeko, bi hitz. Udamina eta multzumesc. Hizkuntza erepaisaia da.