SATEN denez, bizitza honetan albisteon batek beti omen dakar berarekinbeste txar bat, eta kasu honetanere hala izan da, zoritxarrez.1963. urtean, Tokion jaio eta hiru urtera Kobeherrira joan zen bizitzera. Txikitatik nahi izanomen zuen etorkizunean zinema zuzendariizatea, baina, era batean, amets bezala geratuzaitzaion, Konami enpresan hasi baitzenlanean. Halere, izan du bere ametsa erdizkabetetzeko aukera, bere jolasetan eszena zinematografikoekpisu handia baitute.
1987. urtean izan genuen Hideo Kojima izenekobaten berri. Metal Gear deituriko jolasaaurkeztu zigun, Konami bideo-joko etxearenizenean zetorrena eta MSX 2 ordenagailurakoatera zena. Diotenez, ez omen zen hain errazaizan joko hau garapen fasera pasatzea, behinbaino gehiagotan Konami-ko zuzendaritzabatzordeakatzera bota baitzion proiektua garaihartan diseinatzaile postuan lan egiten zuengazte hari. Hainbeste tematu ostean eman ziotenaukera jolasa ateratzeko, eta atzera begiradabotata, gustura egon daitezke, bideojokoenhistoriako ikono bat sortu baitzuten.
Jolas honek Solid Snake izeneko gudari batenistorioa aurkezten zuen eta hau Outer Heavenizeneko estatu militar batera misio bat betetzerabidaltzen zuten. Bere helburua MetalGear izeneko arma nuklearrak ziren, eta baitaoinez ibiltzeko gai zen tankea gelditzea ere.Hala ere, jolasteko mekanika berria sartzeakeragin zuen inpaktu handiena joko honetan.Lehenengo aldia zen publikoari begira infiltrazioerako jolas bat ateratzen zela. Kasuhonetan, ginera, aurkitzen zenituen soldaduaurkariei tiro egitea baino hobe zen hauek ezikusi eta aurrera egitea, aurka eginez gerogaltzen irteteko aukera asko baitzenituen.
Halere, Kojimaren benetako arrakasta frankiziahonetako hirugarren jolasarekin etorrizen, Metal Gear Solid-ekin, hain zuzen. 1998.urtea zen eta aski ezaguna den PlayStation,Sony-ren lehenengo kontsola, kalean zen. 3Daeta benetako aktoreen ahotsak batzen zituensaga honetako lehenengo jolasa izan zen.Hauez gain, istorio korapilotsu batek ere jolasarenarrakastan lagundu zuen. Horrez gain,mendean erortzen zinena izateak eta historiakobenetako gertakariak jolasean zehar aipatzeakesperientzia errealistagoa egiten zuten.
Urte honetako irail hasieran atera zen zuzendarijaponiarraren azken lana: Metal GearSolid V: The Phantom Pain. Halere, ez da izanbideo-joko zaleontzat guztiz albiste ona. Konamibideo-joko etxearekin hika-mika asko izanzituen jolasaren garapenean eta honeklanpostuari uko egitea ekarri dio, saga honenamaiera ekarriz modu honetara. Diotenez,Konami-k mikro-ordainketa sistema nahikoneurrigabekoa jarri nahi omen zuen azkenentrega honetan eta Kojima horren aurkaomen zegoen. Dena den, argi dago benetangarrantzitsua zaigun bideo-jokoen kulturarentzatgalera handia izan dela. Halere, badaargi izpi bat. Izan ere, eta zurrumurruek diotenez,jada enpresa txinatar batek eskaini dioestudio oso baten zuzendaritza eramatea.Izan dezagun bada esperantza