DAKO oporraldialurralde arrotzetanigarotzea geroz etaarruntagoa da.Helmuga ez-ohiko paisaiaeta kultura deskubritzea izatenda. Euskal Herrian ditugunaparteko bazterrek,aldiz, interes gutxiago sorraraztendigute. Etxekoak bigarrenmailakotzat jotzeak arazobat azaleratzen du, zeinakgogoeta kolektibo batenbeharra duen. Ondare askoahaztuak eta ezezagunakdira; beste hainbeste oihartzunikgabekoak edo gutxiegibaloratuak.
Argazkian, 780 metrotakoarroka maldatsu ikusgarribat. Portillako monumentumultzoada, ArabakoZanbrana udalerrian.Argazkiak gure arbasoekgaztelu batkokatzeko erabakimilitar baten berriematen digu, XI. mendeanGaztela etaNafarroaren artekolurralde gatazkenarrasto bat, alegia.Lautadaren menderatzetoki honek, gainera,egokia egiten dubere magaletan ErdiAroko herrixka batensorrera. Honenbestez,frogatu dugu gertakizunarkitektonikohonekin hirigintzaz,geologiaz, historiaz etakulturaz ari garela aldiberean.
Zanbranako Udalak, Portillakoaltxorraz oharturik,ondar egoeratik ateratzekoplan bat jarri du abian.Berreskuratze lan arkeologikoeta arkitektoniko soil bategin beharrean, ondarearenkudeaketa integral batenbidea hobestu da. Lurraldeariburuzko alor ugari daudeegiteko honetan inplikatuaketa, ikerketa talde teknikobaten lanaz gain, paraleloan,gizartearen parte hartzea erefuntsezkoa izan da. Azkenfinean, berreskuratze lanhonetan arabarren identitateazari baikara.
Arkitektura, osotasun planhonen barne, tresna bat besterikez da. Eraikuntza eskuhartzeak,lehenik, gazteluarenarrastoak bisitagarriak,irisgarriak eta seguruak eginnahi izan ditu, baina batezere ikerketa lanean jasotakoemaitzen berri eman nahidu. Iraganaz, paisaiaz etatokiaz hitz egiten duen erakusleihobat da. Ezagutzatransmisioa behin bukaturik,arkitekturak bere egitekoaerdietsiko luke. Horregatik,eraikitakoa desmuntagarriada eta, behin kenduta,lekua bere jatorrizkoegoerara bueltatuko da. Ezergertatu izan ez balitz bezala,baina behin ondarearenbalioa gizarteratua denean.
Helburu zorrotz hauekaurrera eramateko hirumaterial erabili dira: egurra,altzairua eta soka. Pieza guztiakindustrializatu diraarintasuneko eraikuntzalortzeko ?tontorreraino pisugehiegirik ez garraiatzeko?eta lekuan egin beharrekoesku lana gutxitzeko. Ondarearenberreskuratze arkitekturakgaur egunekotekniketaz dihardu, posibleegingo duena etorkizunbatean eraikina desagertzea.Eraikinak, gainera, arkeologialanek deskubritutakogazteluaren forma errepikatzendu.
Osatutako ikerketa lantaldearenhelarazpen lanak,esparru zientifikoan ez ezik,kontsultarako web orrialdebatean zintzilikatu dira eta,horrez gain, irakaskuntzaprograma bat egin nahi daberreskurapenaren ingurukoezagutzak jakinarazteko.Esfortzu hau guztiagure ondare natural eta arkitektonikoarenzaintzera etabalioan jartzera zuzendutadago, honek “herrialdea”eraikitzea esan nahi baitu.