BERTSO jardunaren ertz guztiak arakatzendituzte Mintzolaren AhoaBete Hots jardunaldietan eta ahozkobeste adierazmolde batzuetako eragileakere gonbidatzen dituzte beren iritziaematera. Jardunaldien seigarren aldian, aurtengouztailean, umorea eta emozioak aztertudituzte, bertsoaren, kantagintzaren, antzerkiareneta ipuingintzaren mundukohizlariekin eta unibertsitateko adituekin.Denak bat etorri dira: Umorea giltzarria dapublikoaren barren-barrenera heltzeko,haren emozioen atea irekitzeko.Jone Miren Hernandez Garcia EHUko gizarteantropologiako irakaslearen ustez, emozioakpertsona batek egunero egiten dituengauza gehienetan daude: “Gertatzen dena da,bertsolaritza bezalako kultur-praktikabatean, emozioak errazago azaleratzen direla”.
Hernandezen ustez, bertsolaritzak lagunduegiten du emozio horiek ateratzen,“bertsolaritza, berez, praktika emozional batda”. Bat-batekotasuna eta gai bati modu originaleanerantzun beharra, faktore garrantzitsuakdira. “Askotan iruditzen zaigu bertsolariarenjarduna magikoa dela eta lilurahorrek emozioa transmititzen du”.Emozio horiek bideratzeko lan-tresna daumorea, Ahoa Bete Hots jardunaldietannabarmendu denez. Hernandezek zehaztuduenez, “bertsolariek umorea kudeatzen ikasieta jakin behar dute”, elementu garrantzitsuabaita. “Kontuan hartu behar da, gainera,umore mota ezberdinak daudela eta horiere lotuta dagoela emozioekin, emozio ezberdinaksortarazi daitezkeelako”.
UMOREAREN LEKUA Entzuleek gustura hartzendituzte umorezko bertsoak, ziria sartzekoahaleginak, hitz-joko barregarriak etaabar. Hala, 1995etik arrakasta handiz antolatzenda urtero Hernanin TabernetakoBertso Txapelketa. “Umoreari eta ondo pasatzearilotutako txapelketa xelebrea da”, dioJon Altuna Oxan antolatzaileak. “Ez du txapelketenantzik, irabazteko grina baino gehiago,lagunarteko giroa dago”. Epaimahaian,adituen ordez, zale arruntak egon ohi diraeta, hortaz, beti ez du bertsolaririk abilenakirabazten, publikoarekin bat egiten asmatzenduenak baizik, alegia, xelebreenak edoumoretsuenak. Tabernetako Txapelketakoariketak ere horretara bideratuta egoten dira:“Josi ezineko errimak, txisteak, asmakizunak,komunetik kantatu beharra, denetarikegin dugu”.
Altunaren arabera, umorea beharrezkoa dabertsolaritzan. “Ondo pasatzeko modua daguretzat eta, beraz, umoreak eta sentimenduekgarrantzia handia dute”. Txapelketatikkanpo umorerako leku zabalagoa dagoelanabaritu du, “denetariko saioak daude, afarietanjaialdietan baino umore gehiago egotenda normalean eta, hauetan, txapelketetanbaino gehiago”. Hala ere, umorerako tarteabeti egoten dela dio, “entzuleek estimatzendute hori”. Jone Miren Hernandezek gaineratuduenez, “umorea kontuan hartu beharrekobeste elementu bat da, bertsolaritzaksortzen duen emozioen dantzan”. Emozioak“transmititu, bideratu eta sortarazteko tresna”dela dio.
UMOREAREN ONURAKEmozioak azaleratzeko,musika eta umorea erabiltzenditu DemodeQuartet taldeak. Laukoteberezi horrek hitzaldikantatua eskaini zuenAhoa Bete Hots jardunaldietan.Joli Pascualenataldekideak dioenez,umorea beren proiektuarenardatz nagusietako batizan da hasieratik. “Gureikuskizun musikaletan umoreaarlo askotan ikus daiteke: abestienmoldaketan, pertsonaia xelebreetan etagidoian”. Pascualenak dioenez, publikoak osogustura hartzen ditu umorezko ateraldiak,“guk oso ondo pasatzen dugula ikusita, publikoakere gozatu egiten du”. Hernaniko TabernetakoTxapelketako antolatzaile Jon Altunakere, publikoaren “esker ona” azpimarratudu, “asko animatzen dute”.
Bertsotan, musikan nahiz beste ahozko adierazpideetan,umorea eta emozioak publikoarenbihotzera heltzeko bide zuzena dira, bainaoholtza gaineko artisten barruari ere eragitendiola ez da ahaztu behar. “Hasieratikgarbi genuen guk geuk disfrutatzeko lanaegin behar genuela”, azpimarratu du Pascualenak.“Lanbide honetako gauzarik politenada norbere emozioak adierazteko aukeraparegabea dela”.