NATURAK inguratuta bizi da JavierValverde (Donostia, 1956). Belardiederra bistaratzen da bereOiartzungo etxetik. Bertatik parezpareikusten du Aiako Harria ere. “Bizi naizenlekuan bizi naiz ?dio margolariak, irribarrebatez?. Nire etxetik edo estudiotikatera eta paisaia zoragarriaikusten dut. Suposatzen dut eguneroikusten dudanak eragina izangozuela nigan eta nire sorkuntzan”,onartzen du. Inguratzenduen natura hori mihisean irudikatzeariekin zion gaztetan, “etxekogiro artistikoak bultzatuta”, neurribatean. Horretan ez du zalantzarikValverdek. Izan ere, ume-umetatikarnastu zuen sorkuntza giroa beregertukoen artean: Antonio, aita,margolaria, grabatzailea etaidazlea zen, Ayalde ezizenaz ezaguna.Antton, anaia, kantaria etamusikaria da eta Rosa, arreba,margolaria.
Ez da bere lanen inguruan hitz eginzalea, bere lanek “bere horretannahikoa esaten dutela” uste baituValverdek. Betidanik erakarri dunaturak. Natura izan du inspirazioiturri, baina baita bidelagun ere,bere ibilbide artistikoaren lekukoere badirelako inguruan begiz jotzendituen mendi, bailara edoharriak. Hala, naturari irekitakoleihoak dira bere margolanak, nolabaitesateko. “Nik inguruan dudanarierreparatzen diot. Leku askotanaho zabalik geratzen naiz, eta horrexegatikdut paisaiekiko zaletasunhandia”, kontatzen du.
Ibilian ezagutu dituen paisaia horiekburuan zituela azken urteotan sorturikomargolanak eraman ditu orainbere Oiartzungo etxetik Baionara,eta 30 urte baino gehiagotan landuduen ibilbidearen bilakaera erakustenduten lanak jarri ditu ikusgaiOlioak, pastelak eta beste gauzakizenpetu duen erakusketan.
“Pixkat mugatuta egon naiz aretoaez delako oso handia, ezin izan dut nahi nuenguztia eraman. Hala ere, erakusketa nire ibilbidearenbilduma txiki bat da”, adierazi du.Artista gipuzkoarrak bere bizitzako etapadesberdinetan onduriko 25 lan daude guztiraikusgai Baionan: “Denetik dago. Badirakoadro batzuk orain dela 15 urte edo gehiagoeginikoak, duela 4-5 urte landurikoak erebai, eta tartean bakarren bat aurtengoa, bainagutxiengoa dira berriak”, jakinarazi du.
Izan ere, datorren urtera begira Iruñeanparatuko duen beste erakusketa bat prestatzenari da Valverde. “Lan berri asko hor joangodira, primizian”, aurreratu du margolariErakusketan ikus daiteke zein eratan aldatuden Valverderen lana azken urte hauetan:bai margotzen dituen paisaiei dagokienezeta baita erabiltzen dituen teknikei erreparatuzgero ere. Paisaia da beti gai nagusiabere lanetan, baina lehen margolanetikazkenera aldea dago. Valverdekberak argi ikusten du garapen hori:“1990eko hamarkadatik aurrera lanegiteko modua aldatu nuen, ustedut nire lanetan nabaria dela apurketahori. Paisaiek jarraitzen duteprotagonista izaten beti, baina puntujakin batetik aurrerakoak ez diraordura artekoak bezain argitsuak.Koloreak aldatzen dira”, azaldu du.
Izan ere, hasierako garaietan, kolorebiziko paisaia landuak irudikatzenzituen Valverdek: mendi berdeak,zeru urdinak, bailara argitsuak?“Lehen nire lanak berdeagoakziren ?agertu du?. Pirinioengisako paisaiak margotzen nituengehiago: Oiartzun ingurua, Artikutza,Aralar? Orain, ordea, Bardeenmoduko ingurune lehorragoetarakojoera piztu zait. Gero eta gehiagogustatzen zait Nafarroara edoCastillara joatea, kolore lehorrenbila”, gehitu du.
Aldaketak aldaketa, bada elementubat denboran zehar Valverderenlanetan bere horretan mantendudena: Kolorearen indarra. “Nirekoadroetan koloreak garrantziahandia du. Uste dut hauxe dela nirelana ezaugarritzen duen elementunagusia. Kolore berriekin jolaseaneroso sentitzen naiz, eta koloreekinprobatuz beste gauza batzuk ateratzendira: itzalak, bolumenak, planodesberdinak, perspektibak?Horrek aukera ematen dit naturaplano desberdinetan erakusteko,natura fisikoki lantzeko. Hori askogustatzen zait”, nabarmendu du.
IKUSPUNTU ALDAKETA Bilatzeneta irudikatzen dituen paisaietanez ezik, margolanetan islatzen duenikuspuntua ere aldatuz joan deladio artista donostiarrak. Hala, garai batean,paisaia zabalek hartzen zituzten bere mihiseak,baina fokua gero eta gehiago zehaztuzjoan da Valverde, naturako elementuzehatzei gertutik erreparatzeko: “Lehen, paisaiakbere osotasunean lantzen nituen; orain,berriz, txokoetan, ñabarduretan jartzendut begia gehiago”, dio. Horrela ba, paisaiazabalak baino, belarrak, orbelak edo zuhai-Sorkuntzarako ‘ingurune pribilegiatua’ eskaintdonostiarrak. Erabilitako teknikari dagokionez,olioz egindako margolanak dira gehienak,bere ibilbideko teknika erabiliena baitahonakoa. Dena den, zelulosa eta kartoizkooinarrian margotutako pastelak eta eskulturaantzeko kaxak nahiz bestelako objektuakere ikusgai daude Le Traversee galerian,“espazioari berari dinamismoa emateko”artistak beren-beregi jarriak.
tzak ageri dira bere margolanetan, “detaileak”,berak dioen legez. Ez du, ordea, aldaketahorrentzako arrazoi jakinik: “Egia esan,ez naiz konturatzen zer egiten dudan, horrelaateratzen zaizkit horrela behar dutelako”,jakinarazi du.
Sorkuntzarako baliatzen dituen tekniketanere aldaketarik eman da Valverderengan.Urte luzez olioa izan da bere teknika nagusia;orain, berriz, geroz eta maizago zelulosaeta kartoizko oinarrian pastelekin aritzenda lanean. Horren lekuko dira erakusketanikusgai diren pastel koloretsu ugariak.“Orain dela bizpahiru urte hasi nintzenpastelak lantzen, eta oso gustura nabil”,ziurtatu du. Gustatzen zaion teknika deladio, abantaila asko baititu, bere esanetan:“Zelulosan eta olioz margotu beharrean,azkarragoa, arinagoa eta merkeagoa da pastelakerabiliz margotzea. Dena den, eta oihaleanolioak denbora gehiago eskatzen baduere, xarma berezia dute olioek, dudarikgabe”, onartu du. Horrez gain, margolanhandiak gustoko dituela dio Valverdek, bainalan gehien ematen diotenak ere badira.Eta, jakina, betiko buruhaustea sortzen zaio halakoekin, “non demontre gordeko ditudanpentsatzea”.
GIZAKIAREN ESKUA Naturak eta bere edertasunakprotagonismoa dute Valverderenartelanetan, baina baita gizakiak ere. “Gizakiareneskuak”, hobe esanda, gizakirik,berez, ez baita bakar bat ere ageri. Bai, ordea,bat-batean ingurune natural baten erdianirudi bukolikoa hausten duen industria pabiloia,adibidez. Edo errauste plantak, zentralnuklearrak edo porlanezko zubiak, zelai berdeenartean. Noski, elementuok ez daudeintentziorik gabe jarriak. “Nahita” jartzenditu Valverdek hor, “gizakiak naturan egitendituen astakeriak salatzeko” bere modua baita.“Egunero ikusten dudana da. Gero eta txikituagodago dena gure inguruan: autopistakdirela, trenak direla... Nire lanetan gizakiarentxikizioa agertzen dut; gizakiakpasaiak nola suntsitzen dituen salatu nahidut, baina salaketa hori ironiaz edo umorezlantzen dut beti”, argitu du.
Margotzean jarraitzen duen prozesua ez dasistematikoa. Bere ustez, “lan bakoitza mundubat” da, eta baita bakoitza lantzeko prozesua ere. Abiapuntua bera ere desberdinadela dio kasu bakoitzean: “Gertatu izan zaitzerbait margotzen hasi eta gerora pentsatzea:nik hau nonbaiten ikusi dut. Izan ere,beti pentsatu behar duzu ikustendituzun gauza guztiak buruangeratzen direla, baina batzukateratzen direla eta bestebatzuk ez. Subkontzienteada hori; nik askosinesten dut horretan”,kontatu du. Horrezgain, han hemenka ateraohi dituen argazkiugariak ere bere margolanenabiapuntu lezbaliatzen ditu sarritanValverdek, nahiz etaargazkiok ez dituen berezikibilatzen, “batzuk bai, baina bestebatzuk oharkabean ateratzen ditut”,dio berak.
Margolari beteranoa da Valverde. Mihiseaketa margoak barruan sentitzen zuena ateratzekobidea ematen ziotela ikusi zuenetik,bizi osoa margoketari eskaini dio. Gazte-gazterikhasi zuen bidea: 1979an GipuzkoakoArtista Hasiberrien Sariketan garaile suertatuzen eta 1981ean egin zuen bere lehenerakusketa. Atzera begira jarrita, pentsamendukontrajarriak pasatzen zaizkioburutik donostiarrari: “Oraindikere batzuetan pentsatzen dut:nola demontre egin dut nikhau! Beste batzuetan,ordea, harritu ere egitennaiz egindakoaz, harrotasunpuntu bat ematendizu egindako guztiaikusteak”, kontatzen du.Ibilbide luze eta oparoaizanagatik, “hasiberria”sentitzen da oraindik Valverde,eta “lanean eta ikastenjarraitzeko” gogorik ez omen dugaldu. Margotzea, izan ere, “behar bat”da beretzat: “Normalean egunero margotzendut. Ez dut errutina jakinik, ordea,horretan nahiko desastrea naiz ?onartzendu?. Baina egia da margotzen dudaneanondo sentitzen naizela. Margotzeak bakeaematen didala”.