"Lapiko eta atun lata batekin egin ditut kamerak"
Argazkiak bakarrik ez, horiek egitekoargazki kamerak ere sortzen dituNagore Legarretak (Hernani, 1981).Estenopeika izeneko teknika erabilizondu dituen azken lanak ‘Hysteron’proiektuan bildu ditu
NAGORE Legarreta ezohiko argazkilariada. Estenopeika deituriko argazkigintzateknika erabiliz, bere eskuez propio sorturikokamerekin begiratzen dio munduari.
Hysteron da bere azken proiektua, eta AndoaingoBastero kulturgunean dago ikusgai, Argazkialdiajardunaldien baitan, ekainaren 14ra arte.
Noiz eta nola heldu zinen argazkigintzara?
Hernaniko Kronikarentzat kazetari moduan lan egitenhasi nintzenean heldu nion argazkigintzari.Kamera erabiltzen sakontzeko ikastaro bat egin nuenherrian. Nire irudimenari bide ematen hasi nintzengero, argazki pertsonalagoak egiten, eta honetanburu-belarri sartzea erabaki nuen. Argazkiak sailkatzen,gordetzen eta editatzen aspertu egin nintzen.Erabaki nuen argazkiak egiten bizi nahi nuela.
Nola deskribatuko zenuke ‘Hysteron’?
Gizakien arteko harremanaklandu nahi izan ditut.
Argazkietan emakumegorputz zatikatuak ageridira. Tentsioan, elkarribultza egiten diotebatzuetan, eta, bestetan,batu egiten dira. Norberarenespazio pertsonalareneta besteenarenarteko tentsioareninguruko gogoeta da. Kuriositatemoduan, ‘Hysteron’ hitzak grekeraz ‘utero’ esan nahidu. Garai batean esaten zen uterotik zetozelahisteria sortzen zutengaitzak. Bitxia irudituzaitzaidan hori, eta zerpentsatua eman zidan.
Generoak ze garrantziadauka lan honetan?
Esan bezala, pertsonokgeure buruari eta ondokoariematen diogun tratuareninguruko hausnarketada, baina genero ikuspuntutik abiatuta, zerengizarte honek gizon eta emakumeen arabera sailkatzendu mundua. Iruditzen zait emakumeok bai gureartean, bai munduarekin harremantzeko ditugun irizpideakgizonek ezarriak izan direla. Beraz, alde honetatik,kritika eta “malaletxe” puntu bat ere badago.Berezitasun nagusia da zuk zeuk sorturiko kamerekinegin dituzula irudiak, kamera estenopeikoak erabiliz.
Zertan datza teknika hori?
Estenopeika oso argazkilaritza teknika primitiboada. Azken finean, kutxa beltz bat da, zulo txiki batekin,eta argazki papera jartzen da zuzenean barruan.Teknika honen bidez ez da objetiborik ez ezer erabiltzen.Orain dela urte batzuk teknika honen ingurukoikastaro bat egin nuen, eta ordutik egin ditudanproiektu guztiak kamera mota hauekin egin izanditut.
Zergatik egin zenuen teknika horrekiko apostua?
Hasieratik txunditu ninduen, alde batetik, beresinpletasunagatik. Bestetik, kamerak norberak eraikiahal izatea oso jolas polita iruditzen zaidalako.Azkenik, eskaintzen dizulako proiektu bakoitzerakohobekien datorkizun kamera sortzeko aukera.
Proiektu honetarako espreski egin dituzu kamerak edolehendik zenituenak berrerabili dituzu?
Hauek espreski proiektu honetarako sortu ditut. Horietako bat bost kiloko atun lata batekin eraikinuen eta beste bat lapiko batekin, baina berez kamaraestenopeikoa edozein ontzi edo kaxarekin egindaiteke. Kasu honetan, gorputzen arteko fusioakkamerari lau zulo eginda sortu dira. Izan ere, kamerabatek lau zulo baditu, lau argazki egiten ditu, etaargazki bakoitzaren ertzek ondokoarenekin bat egitendute. Hasieran eraikinekin probatzen hasi nintzen,baina gero emakumeen gorputzarekin jarraitunuen, eta horrek atzean ekarri zezakeendiskurtsoa ikusita, hor zentratu nintzen.
Irudiak aurrez planeatzen dituzu edo saltseatuz ateratzendira?
Modu inpultsiboan egiten dut lan. Kamerari hasieranheltzen diozunean, kalera atera eta gauzakaurkitzen dituzun neurrian egiten dituzu argazkiak.Kontuan izan behar da oso zaila dela kamera estenopeikabatekin ?eta aurretikargazki bat bera ere ateragabe ?, zer gertatuko denjakitea. Badago fase batkamerarekin hitz egin behardena, bere lengoaia ulertubehar dena. Kamerak berakzer eskaintzen didan ikusi,eta hortik abiatuta zer sortuahal dudan pentsatzen dut.
Ez-ohiko argazkilaritza motada lantzen duzuna, ezta?
Bai. Euskal Herrian badaudebakarren batzuk teknika hauerabiltzen dutenak, bainakuriosoa da, teknika beraerabilita ere, zer nolakoemaitza desberdinak lordaitezkeen ikustea. Horioso polita da. Bestalde, jendeasko fijatzen da teknikan,baina denborarekinnahi nuke ez fijatzea hainbeste horretan, etaargazkiak berak izatea indar nahikoa; hau da, emaitzariematea prozesuari baino garrantzia handiagoa.
Beste zertan ari zara lanean orain?
Egia esan, saltsa dexentetan sartuta nago, kameraestenopeikak ez dit jateko ematen eta. Bi muturraklantzen ari naiz, digitaletik kamera estenopeikaraino.Argazkilaritza digitala ez dut baztertzen, bainagehiago erabiltzen dut enkarguak etortzen zaizkidanean,eta horri buruzko ikastaroak ere ematenditut. Gainera, duela hiru urte, argazki-bidaiak antolatzenhasi ginen. Iaz Indian egon ginen eta aurtenNepalen izan gara. Lehen lurrikara gertatu bainobi aste lehenago han ginen. Orain inguru hura nolageratu den ikustea gogorra izan da.
Zein bide egin nahiko zenuke proiektu honekin?
Momentuz pozik nago erantzunarekin. Aurrekolana, Edipoto, apustu xumea izan zen, baina harreraona izan zuen. Proiektu hau borobilagoa da; erakusketaosatzeko ahalegina egin behar izan dut ekonomikokiere; beraz, jauzi kualitatiboa eman dudalauste dut. Leku dexentetan izango da ikusgai Hysteron,baita Euskal Herritik kanpo ere. Adibidez,argazki bat Londreseko Saatchi galerian izango da,eta Donostia 2016ren baitan proiektu aukeratuetakobat ere izan da. Hortik aurrera, ikusiko da.