GABRIEL Aresti 1975ean hil zen, etaurte horretan bertan erosi zuenespainiar Estatuak Lyongo CervantesInstitutuaren gordailu den eraikinederra. Bertatik, Rodano departamendukohiri jantzi eta lasaia ikus daiteke, etabertan bisitatu liteke idazle euskaldun batenizena daraman aipatu erakundeko liburutegibakarra. Art deco-aren arrastoak topa daitezke,urteen poderioz hainbat geruza etaesanahi izan dituen etxe horretan.

Seguru Arestiri berari gustatuko litzaiokeelabere liburutegia non dagoen, Jon Kortazarirakasleak haren omenez argitaratutako liburuxkandioen moduan, “sinbolorako etamodernitatera egokitzeko zuen erraztasunamedio”. Domingo Garcia institutuko zuzendariakongi gogoan du liburutegia estreinatuzuten eguna. “Arestiren alarguna, alaba,Jose Luis Lizundia eta Henrike Knörreuskaltzainak eta Jon Kortazar bera gerturatuziren, besteak beste”. Bordelek Aitorrenhizkuntz zaharrekin eskarmentu eta loturanabarmenagoa badu ere (bertan eratu zenEuskararen Katedra), Bordele, Tolosa etaParisekin batera (Frantzian dauden gainontzekoCervantes Institutu-hiriak) Lyonekharreman berezia izan du euskararekin,inork gutxik badaki ere. Francois RabelaisrenPantagruel eleberria izan zen euskarazkolehenengo testuak barneratu zituen lehena,Linguae Vasconum Primitiae argitaratu bainohiru urte lehenago.

Lumière anaien zinematografoaren sorburuden Lyonen inguruan hainbat mito daude,Garciak dioen legez. “Askok uste duindustria-hiria dela, baina ez da horrela,inolaz ere”, azpimarratu du zentrukozuzendariak. Bestalde, eta gaztelania irakasteazgain, Euskal Herriak, eta oro harespainiar Estatuak, frantsesari gehiago erreparatubeharko lioketeela uste du Garciak,izan ere, “egoera dramatikoa” dela dio, gainontzekohizkuntzek, ingelesaren gorakadarenostean, atzerapauso izugarria jasanizan baitute. “Baina kontuan hartu behardugu frantses hizkuntzak Afrikan duen presentziaeta etorkizunera begirako egoera, bereziki herrialde horiek gorakada egitendutenean”, gogorarazi du Lyongo CervantesInstitutuko zuzendariak.

Hizkuntzen arteko zubi-lana egitearenaldekoa da Garcia, okzitaniarrarekin eta katalanarekinegiten duen moduan, adibidez.

Hala, Cervantes Institututik kultur azpiegituraeskaintzen zaie espainiar hizkuntza etakulturaren inguruan (eta baita euskara, katalanaeta galizieraren inguruan ere) aholkularitzabehar duten guztiei. Bestalde, eta Garciakjakitera eman duenez, dagoeneko bimilioi eta erdi ikaslek dute gaztelaniaren ezagutzaFrantzian, eta ingelesarekin orohar osotrebeak ez badira ere, gaztelania goraka doalanabarmendu du. “Gaztelania ikasten dutenfrantziarrak, Cervantes Institutuan behinikbehin, nagusiak dira, gazteneek oinarrizkoezagutza badutelako”. Lyonen, momentuz,euskarazko liburuak daude eskura, bainaeuskara Bordeleko erakundean irakasten dute.

Euskara ikasten saiatu zen behin Garcia beraere, doan deskargatu daitekeen programabaten bidez. Kirmen Uriberi bere asmoaaitortu zionean harri eta zur geratu omenzen idazle ondarrutarra. “Gustatuko litzaidakeikastea, baina praktikatzeko aukeragutxi izango nituzke”, dio. Koldo Mitxelenahizkuntzalaria irakasle izan zuen Salamancan,eta indoeuropearren lengoaien inguruanliluratuta geratu zen Garcia. “Berapertsona moduan ere zoragarria zen”, dio.

Jon Juaristi ere gogoan du Garciak, sasoi hartanCervantes Institutuetako zuzendari zenakitzuli baitzituen Arestiren olerkiak.“Zenbat biztanle ditu Bilbok? Lyonek bainogutxiago, ezta?”, dio Garciak. Gaur egun, ia500.000 biztanle ditu UNESCOren Ondare denhiri honek. Erromatarren aztarnez gain, industriaeta ezagutzaren kulturari dagokionez ereikusteko eta ikasteko asko eskaintzen du Lyonek:“Opera, Maison de la Dance, MusikaBarrokoaren festibala, Lumière Institutua?”.

Zerrenda eta jakin-min amaigabea.Gainera, olerkariak maite dituen hiria erebada Lyon. Oraintsu ospatu den Le printempsdes Poetes literatur ekitaldia dugu horren adibide.Yaak Karsunke, Rafael Alberti, AndréeChedid edota Alvaro de Campos olerkariakizan dira aurten bertan, besteak beste. Arestiren“harrizko” eleak, berriz, behin betikodaude entzungai, euskararen nondik norakoakezagutu eta ikasteko.