MUNDUKO Poesia Kaierakbildumak bederatziegileren poesiakeuskaratu ditu jada.Orain arte aurkeztutako sei liburuei,Anne Sexton, Sophia de Mello etaGabriel Ferraterren antologiak gehituzaizkie orain. Lehena HarkaitzCanok euskaratu du; Iñigo Roquekitzuli du De Melloren obra, eta, azkenik,Aritz Galarragak ekarri ditueuskarara Ferraterren hitzak.
Anne Sexton (1928-1974) “AEBetakopoesia konfesionalaren ama pontekotzat”hartua izan dela dio Canok.Oso poema autobiografikoak idatzizituen Sextonek, eta nahiko moduesplizituan gainera, Canok jakiteraeman duenez. “Bere poemak irakurtzeafamilia album batekoargazkiei begiratzea bezala da: jendeaalai itxuran agertzen saiatzenda, baina nabarmenegia da atzeandagoen egia beste bat dela”, dio. Izanere, kontuan hartu behar da nolahasi zen idazten Sexton: psikiatrakhala aholkatuta, idazteak terapiagisara balioko ziolakoan.
Familia harreman gatazkatsuak izanzituen Sextonek eta asko idatzi zuenhorri buruz, baina baita garai hartantabu ziren beste gai batzueninguruan ere: “Amatasunaren aldeilunaren gainean idatzi zuen; masturbazioariedo bere umetokiarigorazarre egiteko gai izan zen, poemasukartsuak idazteko ere bai, etabaita bere buruan entzuten zituenahotsekin borrokan testu kriptikoaksortzeko ere”, kontatu du Canok. Osoesanguratsuak dira, bestalde, beremedikuei eskainitako poemak.“Horiexek dira nire gustukoenak;gaiztoak eta zorrotzak, ironiaz blai”,agertu du idazle lasartearrak.
AMAIERA TRAGIKOA Bizi zelarikarrakasta lortu zuen AEBetan Sextonek;besteak beste, Pulitzer poesiasaria eman zioten 1967an, eta harenospea hazi egin zen gerora. Bereinguruan gauza asko esan izan dira.“Iluna zen ?dio Canok?, baina saiatuzen han eta hemen bizitzeko fedeaaurkitzen: erlijioan, maitaleetan, alabengan...ez zuen lortu, hala ere.
Asko idatzi zuen pultsio suizideiburuz eta idazteak bere suizidioaatzeratzeko baino ez zion balio izanazkenean”. Hala, Sexonek bereburuaz beste egin zuen 1974an, beregarajean, kotxeak isuritako karbonomonoxidoa irentsita. Canoreniritziz, haren heriotza “tragiko etateatralak” lagundu zuen haren figuramitifikatzen, “bere obra sekulairakurri ez dutenek ere anekdotahorregatik ezagutuko dutelako,seguru aski”.
Idazle konfesionaltzat hartua izanda Sexton, eta halaxe hartua daSophia de Mello ere (1919-2004),nahiz eta bizimodu erabat desberdinakizan zituzten batak eta besteak.Kasu honetan, Iñigo Roquek euskaratuditu portugaldarraren poemak.Bere esanetan, “jaiotzetik arazorikgabeko bizimodua izan zuen deMellok, eta botereak onartu eta laudatutakopoeta” izan zen. Bere obrarierreparatuz, “Greziako idazle klasikoaketa Fernando Pessoa herrikideaizan zituen erreferentzia nagusi”,Roqueren esanetan.
MITO BILAKATURIK Neurri batean,izandako amaiera tragikoak batzenditu Anne Sexton eta Gabriel Ferrater(1922-1972). Poeta katalanarenobra, dena den, ez da bere figurabezain ezaguna izatera iritsi, AritzGalarragaren iritziz. “Esan daitekemundu guztiak gogoratzen duelapoeta, baina bere poemak inorgutxik irakurri dituela esango nuke.
Mitoak, edo, nahiago bada, pertsonaiak,gainditu egin ditu pertsonaeta bere obra”. Izan ere, kontuanizan behar da Ferratarrek hiru bildumabaino ez zituela argitaratu,nahiz eta alderdi ugaritatik nabarmentzekomodukoak izan bildumok,Galarragaren ustez. “Poesiarenbalio historikoagatik, nola ez,baina batez ere lirika katalanaberritzeko gaitasunagatik eta egunbizirik dagoen tradizio poetikoa abian jartzeko egindako ekarpenagatik.Berrikuntza ekarri zuen gaien,lengoaiaren eta egituraren aldetik.Horregatik guztiagatik igaro daKataluniako poesiaren historiara”.
Garai historikorik nahasienetako batbizitzea egokitu zitzaion Ferraterri.Bete-betean harrapatu zuen 1936kogerrak, eta orduko oroitzapenekinosatu zuen bere poemarik ezagunenetakoa,In memoriam. “Hala ere ?dio Galarragak? poema bildumadefinitiboaren izenburuak laburbiltzendu ondoen bere obrarengako nagusia: Emakumeak eta egunak.
Gizon eta emakumeei buruzidatzi ohi zuen, giza harremanaklandu zituen batik bat”, dio. Jakinminakbultzaturik, alor askojorratuzituen: itzultzaile, arte kritikari,hizkuntzalari, irakasle? Alkoholarekinharreman estua izan zuen,halaber. Galarragaren ustez, gauzaororen gainetik poeta moduan pasada historiara Ferrater, “poeta suizidagisa, askoz ere glamurosoagoabaita izendapen hori hizkuntzalariedo mozkor suizidarena baino”.