GIZON- emakumeak gizarteanbizi dira, ezarritakoarauen barruan aritzendira gehienetan. Une batzuetan,ordea, norbanakoak berekabuz jardutera behartuta ikustendu bere burua, gizartetik kanpomugitzera, besteen begietara desegokiaden bidea hartzera. Estilo arineta zuzenean idatzitako lana denarren, Jende desegokia nobelan(Susa) egoera horietaz sakon hausnartzendu Gaizka Zabartek eta irakurleariere gogoetarako gonbita egitendio. Gizartearen ertzean bizidiren pertsonaia batzuen bidez, gizabanakoenartean dauden hartuemanetanarakatzen saiatu da, amodioan,mendekuan eta besteari eragindakominaren gozamenean batikbat. Idazle zaldibartarrak bigarreneleberria du hau, 2011n Zaharrak ezzuen hil nahi argitaratu baitzuen.Peter Zuazo postari ohia da protagonistanagusietako bat. Bakarrik,besteengandik isolatuta bizi da, bainaegun batean, gonbidapen bitxibat jasotzen du. Desegokituen Elkarteadelako talde misteriotsu batekjardunaldi batzuetara gonbidatzendu, desegokitasunaz hitzaldia emandezan. Gonbidapena onartzekogogoagatik baino, elkarte hori zerden ezagutzeko jakin-minez,mezuari erantzutea erabakitzen du.Hortik aurrera, irakurleak DesegokituenElkartea nola sortu zen ikusikodu, berau osatzen duten pertsonengorabeheretan murgildu etaelkarren arteko hartu-emanetankorapilatuko da. Era berean, pertsonaiabatzuek iraganean egindakoekintza desegoki batzuen berri izangodu Zuazok.

EGOKITU EZINA Zabartek marraztudituen pertsonaiek, oro har, gizarteanegokitzeko zailtasunak dituzte,bakartu samar bizi dira. Eleberriakokatzen den unean behintzat,desegokituak direla esan liteke.Hain zuzen ere, Zabartek gogoetarakoatea zabaldu nahi izan du.

“Desegokitasunaren kontzeptuarekin,pertsonen moldakaiztasunaislatu nahi izan dut, egokitu ezinhori”. Gizartearen aurrean norbanakobakoitzak hartzen duen jarreraistorioaren ardatza izatea nahidu egileak. “Egunerokoan, jendarteanbizi gara, berez gregarioakgara; baina, aldi berean, norbanakoeketa zenbait taldek arazoakdituzte gizarte horretara egokitzeko”,gaineratu du idazleak.

Nobelak une xelebreak baditu ere,benetako pertsonen bizipenez idaztensaiatu dela dio Zabartek. “Pertsonaiahauei gertatzen zaizkienak denoi gertatzen zaizkigu bizitzakouneren batean”. Zenbait pasartetan,egoera korapilatsuei aurre egitekojarrera bitxiak hartzen dituzte pertsonaiaba-tzuek baina, oro har, edozeingizon edo emakumeren pentsaeraislatu nahi izan du. “Iturburua pertsonenarteko harremana da”. Hala,pertsonen arteko hurbiltze etaurruntzeak, amodioa eta desamodioa,afektua eta desafektua eta abarjorratzen ditu egileak liburuan. Baitamendekua ere, “eta albokoarensufrimenduarekin lortzen den gozamena”,zehaztu du Zabartek.

KOMEDIA GAIZTOA Desegokitasunetikabiatuta, gogoetarako atea irekitauzten du eleberriak. Hala ere, Jendedesegokia, mamitsua izanagatik, ezda lan luzea, estilo arinean idatzia da.Zabartek uste du estilo hori bere gaitasunliterarioarekin bat datorrela,eta nobelarako ere egokia deritzo.“Gaiak sakonak direnez, nahiko nukeirakurlea gogoeta egitera eramatea,baina nire estiloarekin eta tramareninteresa mantentzearekin batu beharda asmo hori”, adierazi du.

Umorea ere badu eleberriak, beraz,komediatzat jo daiteke. Zabartekdioenez, baina, berak ez zuen generorikaukeratu idazterakoan, “ezkomedia, ez beste ezer”. Horregatik,harritu egin zen editoreak komediagisa definitzea proposatu zionean.“Komediaren kontzeptua gehiago lotzennuen antzerki edo zinemarekin”.Azkenean, komedia gaiztotzat jo dute.Edonola ere, Jende desegokia gizarteazgogoeta egiteko obra aproposada. Umore gaizto horrek lagunduta,gizarteak ezarritako konbentzioekindeseroso dauden pertsonaien azaleansarrarazten du irakurlea eta denok,noizbait, desegokitasunaren bideahartzen dugula gogorarazten du.