ESKOLAZ kanpoko ekintzenabaniko zabalean besteaukera bat baino gehiagoda Gero Axular dantzataldeak eskaintzen duena. Ez damugatzen astean birritan haurreiezpata-dantza, jota eta arina-arinairakastera. Baina, noski, hori ere egitendu. Donostiako Axular ikastolakoikasleen gurasoek sortu zuten taldea,2004. urtean, Gero Axularrekozuzendaria den Juan Luis Unzurrunzagarenustez, transmisioarenjarraipenean arazo bat zegoelako.

“Hau da, ikastolan bazegoen dantzatalde bat, baina haurrak bost urterekindantzan hasi eta zazpi urterekinutzi egiten zuten”. Horri erantzunbat eman nahian gurasoakbiltzen hasi ziren, egoera nola irauliaztertzeko, haurren eta gazteenilusioa zein zen jakiteko, eta, ondorioz,haien jarraipena bermatzeko.“Helburua garbia zen: haurrei emannahi genien betegarri zitzaien hura;kulturak aurrera egin dezan, haurreieta gazteei eurek eskatzen dutenaeman behar zaie”.

Eta ahalegin horrek guztiak emaitzapositiboak ekarri dizkio taldeari.Izan ere, momentu honetan 290kidek osatzen dute dantza taldea.Gaur egun, betiko fandangoa, arinarinaeta edozein herritako jaietandantzatu ohi diren beti-betiko dantzakirakasten eta dantzatzen dituzte,baina baita, horiek oinarri hartuta,koreografia landuagoak ere.Unzurrunzagak dio eraldaketa gertatuaurreko garaietan, Gero Axularrendantzaren irakurketa tradizionalabaizik egiten ez zen garaietan,30 dantzari bakarrik zebiltzala taldean,eta seguru dago emandakopausoak eragin zuzena izan duela.

“Oso garbi izan behar dugu nondikgatozen eta zein den gure tradizioa,horretan ados gaude. Talde batzuekikerketa lan hori egin behar dute,eta, lan hori ez balego eginda, gukgeuk egin beharko genuke; baina,hori argi esan ondoren, uste dugugaur egungo gazteek beste pauso bat emateko eskatzen digutela, eta horrierantzuna eman diogu Gero Axulardantza taldetik”.

Esate baterako, aldaketetako batmusikaren alorrean gertatu da.Unzurrunzagak dio haurrak eta gazteakez zirela motibatzen txistubakar batekin, eta, hortaz, “musikarigarrantzi handia eman behar zitzaiola”.Horregatik, bai haurrei, baiunean uneko ikuskizunari berarigaur egungo soinuen berezitasunaematen saiatzen da taldea, eta, betikotxistu eta txirulez gainera, adibidez,flautak, gitarrak eta era guztietakoperkusioak erabiltzen dituzte.

TALDE ZABALA Dantza taldearenbigarren sasoian abiatutako haurhoriek 20 urtetik gorako gazteak diradagoeneko, eta “umetan hasi zirenhaietatik erdiek baino gehiagokjarraitzen dute taldean”; beraz,taldearen egitura zabalduegin da: egun umeen taldebat, gazteen taldebat eta nagusien taldebat barnebiltzenditu Gero Axularrek.Gainera, ateaedonorentzat irekitadagoela azpimarratudu zuzendariak,eta horren erakusleda ikastolarekinzerikusirik ez duten partaideakere badirela dantzataldean.

Dantzarien mailari begiratuta ere,ez dute inolako eskakizunik egiten.“Ia gehienak zerotik hasten dira, eta,beraz, irakasle lana ere egiten dugu,haurrei zein nagusiei zuzenduta.Gero, gainera, horietako batzuk taldeanbertan geratzen dira. Baina, eraberean, maila jakin bat dutenekinhobekuntza eta teknifikazio saioakere egiten ditugu”.

DANTZATIK KOREOGRAFIARAMartxoaren 28an aurkeztu zuenGero Axular dantza taldeak bereazken ikuskizuna, Donostiako ViktoriaEugenian: Itzal galduak. Pozikagertu da Juan Luis Unzurrunzagazuzendaria obrak izandako harrerarekin:“Jendetza batu zen antzokian,eta kritika onak eta baikorrakegin dizkigute; denek zoriondu gaituzte,oso pozik gaude”. Ikuskizunen bidez, dantza erakusteko bestemodu bat eskaintzen du taldeak, tradizioanoinarritu arren, pauso bategiten du aurrera, eta hori da ikusleakaurkituko duena Itzal galduaklanean ere.

Azkeneko ikuskizunetan taldekokideek sortutako istorioak kontatzensaiatzen direla aipatu du Unzurrunzagak,betiere momentu historikojakin eta erreal batean kokatutakoistorioak. Azken lan honetanNafarroan kokatzen da lana. Bigarrengerra karlista eta gero, Nafarroankrisi ekonomiko handi batbizi izan zuten, eta, ondorioz, milakagizonek eta emakumek Mauleraalde egin behar izan zuten, bertakoespartina fabriketan lan egitera. Testuinguruhorretan, Otsagabiakomutil gazte bat da ikuskizuneko protagonista;bere arima saltzen diodeabruari, ikasketak ordaindu ahalizateko, eta, ikasketak amaituostean, Otsagabiara itzultzen da,herria etorkizun hobe batera gidatzeko.

Koreografia sortu, zer pauso erabilikoduten aukeratu, musika moldatu,arropa sortu? Hori guztia zaindubehar omen da oholtzara emanaldiaatera aurretik, baina oraingoantaldekideek beste urrats batgehitu nahi izan diote obrari: “Sortugenuen aurreko lana Argizaiolaizan zen, eta Gernikako bonbardaketarenondoren herrian bertankokatzen zen istorio bat kontatzengenuen bertan. Baina lan horrekinalderatuz gero, dantzarien teknikaridagokionez, aldaketa batzukdakartza Itzal galduak ikuskizunak.Obra honetako pausoak, adibidez,zailagoak dira, zailtasun bat bilatudugu ikuskizun hau sortzekoorduan. Teknikoki erronka horijarri nahi genion taldeari, eta ustedugu erronkari erantzun ona emandiogula”.

Donostiako emanaldia eta gero, ekitaldizbeteta ditu datozen hilabeteakGero Axular dantza taldeak. Maiatzaren24an, esaterako, Itzal galduakikuskizuna Noainen (Nafarroa)egongo da ikusgai. Ekaineantradizioarekin eta San Joan bezperakodantzekin du hitzordua,Donostiako Aiete auzoan, eta hilabetehorretan bertan, 27an, Greziarajoango dira taldekideak, besteakbeste. Beraz, Gero Axular dantzataldeak argi du ez duela ez itzaliketa ez galdutako ezer nahi, etorkizunaribizi-bizi begiratzen dioten argiprintzak baizik, gazteenei ere erakargarrizaizkien euskal dantzakbaizik; eta horri arnasa ematekoaukera ugari izango du eguzkiakberotutako datozen hilabeteetan.