BERDEGUNE zati bat etaetxetxo bat erdian. Irudihonek bortizki irauli duarkitektura, paisaia eta ekonomia-eredu garaikidea. Imajinahonen jatorria Estatu Batuetan bilatubehar dugu, Bigarren MunduGerraren ostean herrialdea (nazioarenizenean) berregiteko buruzagienestrategia-mahaian hain zuzen ere.Arkitekturaren botereaz oharturik,eta publizitatea lagun, zehaztasunosoz pentsaturiko argazki bat sortuzuten, nola eta familia idiliko bat txaletbatean kokatuz lorategi bateninguratuan. Argazki honen eraikuntzaerrepikatua sortuz hazi izan dirahiri amerikarrak, sprawl edo mugarikgabe barreiatzen diren aldiriaksortuz. Arkitektura kontsumo-produktubilakatuta ekonomia berpiztekogaitasuna duela frogaturik geldituda, indibidualtasunaren ikurbilakaturik.

Amets amerikarrak desiozko bizitzakalitatea irudikatzen du, lanarentruk eskuratu beharreko helmugada nonbait. Horretarako jaio zen langileentzakotxalet eskuragarria, hots,etxebizitza adosatua, ametsa demokratizatuaizateko arkitektura hainzuzen ere. Ezin uka txaletak irabaziduen sinbolismoa, bizi-kalitatea etaeskuratutako mailasozialaren adierazpenaelkarreneskutikbaitoaz,eta txaletariegokituzaioestatushorrenadierazleizatea. Itxurakeriarengarrantzia txaletarenarkitekturanerraza da antzematea,horren erakusgai ditugu telebistansortu diren hainbat programaetxeen arkitektura eta barne diseinuariburuzkoak, eta bide berdinetikgure artean ETBko Ongi Etorriprograma, haien bertsio lokala.Programa hauetako etxebizitzekluxuaren gaineko gogoeta dakarte,arkitekturaren helburua luxua eraikitzeaizaten baita kasu hauetan.

Aurkezten dugun txaletaren adibidearekinluxuaren ideia hegemonikoaezbaian jarri nahi da. Itxura ha diustetik aldentzen da, eta horrenaurrean, m2-ari balio erantsia emanzaio. Etxeak hiru solairu ditu, etadenboran zehar okupatzen joatekopentsatua dago, lehenik lorategiarekinharreman zuzenean den planta,eta beharren arabera etxea prestdago gainontzeko gelak eta txokoakerabiltzen joateko. Izan ere, handitasunarekingutxinaka adiskidetubehar gara, pertsonekin bezalaxe.

Espazioaren luxuak pertzepzioaninbestitzea esan nahi du, etxekoerabiltzailearen “bizitzeko esperientzian”pentsatua dago, ezin dakuantifikatu. Proportzio egokietakobolumenean irakurtzearen gozamenaedo goizeko argia leihatebatetik eta gauekoa beste batetikegongela nola aldatzen den bizitzekosentsazioaz ari gara luxuarenideia eraikitzen. Ez da ezer falta etaez dago ezer soberan, etxearen gelabakoitzak bere leku egokia du, egoteragonbidatzen duten txokoakaurki daitezke, lorategiak barnekoespazioen dekorazio funtzioa betetzendu. Zaila gertatzen da azaltzen,bizipeneko gaietaz ari garelako.

Berotasun afektiboa egurrezko hormaegituraren apostuarekin erdietsida adibidez, egurraren presentziarekinestalkian eta zenbait paretetanespazioaren besarkatzeefektualortu baita. Hots, isilabezain ikusgarriak diren disfruterakoguneek osatzen dute txaletarenluxua.

Adibide honek amets aurrefabrikatuenaurkako eta norbanakoarenamets-eraikitzaile gaitasunarenaldeko aldarrikapena adierazten du,arkitektura lagun.