Arauak apurtu ditu Judith Argomanizek,Lauesku 22 lanaren zuzendariak,“ikusleak arauak zalantzan jartzeramotibatu nahian”. Dantza ikuskizunberezia da honakoa, pilotarien mugimenduakdantza garaikidearekin uztartzen dituena.“Esku pilota partida baten bitartez, joko-arauakzalantzan jartzen ditugu”, azaldu du dantzaridonostiarrak. Horrela, frontoietan sarritanematen diren egoerei irtenbide ezberdinakeskainiko zaizkie lan honetan, lehentasunakaldaraziz eta joku-arauak kolokan jarriz.Izan ere, barne-gogoetarako gonbidapena erebada Lauesku 22 pieza, ikuslearen baitanhausnarketa eragin nahi duen lana. “Barnegogoetarakogonbidapena egiten dugu, gureburuari galde diezaiogun zergatik bete beharditugun naturaltasun eta menpekotasun osozarauak, ohiturak eta ezarritako legeak, eta zergatikontzat jo behar ditugun aurrez erabakitakoirtenbide eta erantzunak”, azpimarratudu Argomanizek.
AITAREN ERAGINA Lauesku 22 piezarenzuzendariari haurtzaroan piztu zitzaion eskupilotarekiko zaletasuna, zale amorratua denbere aitarekin pilota partidak ikustera joatenzenean, hain zuzen. Pieza hau sortzeari esker,“zaletasuna areagotu” egin zaiola aitortu du,partida ugari ikusteko aukera izan baituikuskizun berri honen sorkuntza prozesuarenbaitan. Hala ere, atzerrian zortzi urteeman ostean sortu zitzaion Lauesku 22 sortzekoideia. “Etxera bueltatzean, nire kulturaeta ohiturekin berriz topatu nintzen, eta bertakoaden zerbait egiteko beharra sentitunuen”, adierazi du donostiarrak.
Kasualitatez, Aterpean izeneko programakoegonaldian antolatutako entsegu ireki bateanOier Mendizabal pilotariarekin elkartu zenLASALA dantza konpainia. “Oso ondo etorrizitzaigun pilotari profesional baten ikuspuntua,bai mugimendu fisikoen aldetik, baitamundu horretako norbaiten filosofia ezagutzekoere”, azaldu du Argomanizek. Izan ere,esku eta besoen mugimendu bereziak piezarenberezitasunetako bat direla ziurtatu dukoreografoak. “Lengoai koreografikoak etsipenaeta aurre egitea aztertzen ditu, bizitzansuertatzen diren egoera ezberdinei zelanerantzuten diegun eta emandako erantzunarenondorioak analizatuz”.
Egun, zuzendaria izateaz gain, LASALA dantzakonpainiako dantzaria ere bada Argomaniz.Hortaz, dantzari bezala aritzeaz gain,koreografo bezala kanpoko ikuspuntua edukitzerabehartzen du horrek eta, horrenbestez,produkzioa aurrera eramatera ere bai. “Benetanlan gogorra da ardura guztiak bateratzea,baina oso pozik nago konpainiaren ibilbidearekin”,jakinarazi du.
ELKARLANAREN EMAITZA Judith Argomanizekinbatera, Jaiotz Osa dantzaria eta DiegoHernandez argazkilaria ari dira LASALAdantza konpainian. Gainera, Lauesku 22 piezanItxasai Mediavilla dantzariak eta GaboPunzo argien arduradunak ere parte hartudute. “Oso giro ona izan dugu boston artean.Izan ere, LASALAren filosofia lan taldeko kideezberdinen elkarlanean oinarritzen da”, zehaztudu donostiarrak.
Piezaren zuzendaria ez da harritzen tradizioetanoinarrituta omen dagoen euskal gizarteanLauesku 22 bezalako dantza ikuskizun batekizan dezakeen arrakasta aipatzean. Bere ustez,euskaldunak “prest” daude horrelako lanakikusteko. “Are gehiago, interesgarria iruditzenzait tradizio hauei buelta bat emanez,tradizioaren beste ikuspuntu bat ematea”,nabarmendu du.
Hoocked izan zen LASALA dantza konpainiarenlehenengo lana. Mendekotasun emozionalazeta besteekiko loturaz hitz egiten zuenmaila pertsonal batean eraikitako obra horrek.Orain, bigarren lan honetan, kontzeptuhorrekiko aldaketa bilatu du Argomanizek.“Lehen lanean esperientzia personal bateanoinarritu nintzen eta oraingo honetan horisaihestu izan nahi dut”, kontatu du. DonostiakoArte Eszenikoen Azokan aurkeztu zenlehenengo aldiz Lauesku 22. Horren ondotik,emanaldi ugari eskaintzeko aukera sortu zaielaadierazi du Argomanizek. “Oso gustoragaude, harrera oso ona izaten ari baitaikuskizuna. Gainera, etxean dantzatzea betida oso esperientzia polita”.