Bost urteko lanaren emaitza da Atertu arte itxaron;izan ere, doktorego tesiak eta amatasunakatzeratu egin dute, halabeharrez, KatixaAgirreren lehen nobela. Road movie batenantzera, Euskal Herrian barrena bikote batek egitenduen bidaia da eleberriaren ildo nagusia, eta idazlegasteiztarrak horren bueltan josi ditu bestelako pasarteeta istorioak, irakurleari hausnarketa desberdinakproposatzeko abagunea eman diotenak.

Noiz eta nola abiatu zen istorio honen hazia?

Nik uste istorioa 2010ean hasi zela nire buruan formahartzen. Aspalditik bildutako ideiak eta bulkadak agertzendira liburuan. Benjamin Britteni buruz aspaldiirakurtzen nenbilen, Martxoaren 11ri buruz banueninoiz amaitu ez nuen ipuin bat, banuen gogoa bidaiabati buruz idazteko ere? Azkenean, guztia istoriobatean biltzeko modua topatu nuen.

Hiru plano desberdin ditu narrazioak. Istorio nagusian,bikote batek autoz Euskal Herrian zehar egiten duenbidaia kontatzen duzu. Zergatik bidaia bat, eta zergatikEuskal Herrian?

Alde batetik, Euskal Herriaz hitz egin nahi nuelako,baina distantzia apur batekin, eta horregatik aukeratudut turisten begirada. Gainera, bidaiaren mugimenduaknarrazioa aurrera ateratzen lagunduko zidalapentsatu nuen. Eta, azkenik, Euskal Herriari egindakoomenaldi propioa ere bada bidaia hori, nire lekugogokoenak bisitatzen baitituzte protagonistek.

Aurkezpenean esan zenuen badagoela kezka konstantebat liburu osoan zehar. Zein da kezka hori?

Kezka nagusia da gatazken aurrean hartzen dugunkonpromisoa edo jarrera, eta liburuan kasu desberdinakagertzen dira: bikote protagonista, euren artekogatazkei aurre egin beharrean “atertu arte itxaroten”geratzen da (hortik izenburua), gatazka berez desagertukodelakoan. Badago ETAn sartzen den pertsonaibat, eta azkenik Brittenen pertsonaia dugu, II. MunduGerran kontzientzia eragozle egin zena bere printzipiobakezaleei jarraituz.

Eleberriko hari desberdinak elkarri lotzea zaila egin zaizu?

Ez, hasieratik argi nuen gauza batek batzen zituela istorioguztiak, Aldeburgh herriak, Brittenen bizilekua izanzenak. Horixe zuen izenburua eleberriak hasiera batean,Aldeburgh, baina lagunen artean inkesta bat eginda,konturatu nintzen ez zela oso egokia irakurlearentzat.Hala ere, niretzat hiru harien bat-egite puntua izan da.Istorio batek dauka pisu gehiena, bikotearen bidaiak,eta beste biek hura aberastea dute helburu.

Zergatik erakutsi nahi izan diguzu Benjamin Britten konpositorearenbizitza?

Aspaldi interesatzen zaidan pertsonaia da, auskalozergatik. Txikitan bere obrak abesten nituen abesbatzankantatzen nuenean. Gerora ikusi dut istorio honetanondo sartuko litzatekeela, kontrapuntu historikoaeransteko, eta gatazka bat irudikatzeko: EspainiakoGerra Zibila aipatu dezaket haren bitartez, eta baita II. Mundu Gerra ere. Momentu kritiko horretan Brittenekbere printzipio bakezaleak jarri zituen beste ezerenaurretik, horrek Hitlerren kontra borrokatzeari ukoegitea esan nahi bazuen ere.

Hirugarren plano batean, euskal gatazkak hartzen du protagonismoa.

Bai. Gure gatazkarik gertuena, modu batean edo besteaneuskaldun guztiok ukitu gaituena, eta beti hareninguruan hizketan eta polemikan ibili bagara ere, oraindikgeure aldetik hausnarketa sakonik jaso ez duena.Nik gerturatu nahi izan dut distantzia apur batekin,baina era berean modu pertsonalizatuan, oinarrizkoenean,ea zer topatzen nuen hor?

Eroso sentitu zara gai honi buruz idazten?

Bai. Azken finean, liburuak ez du inongo irtenbide argirikeskaintzen, beraz, ez da zaila izan, zentzu horretan.Distantzia apur bat hartu dut, hori bai, geografikoa(pertsonaia asko kanpokoak direlako) eta baita 2015eanidazten egoteak ematen didan distantzia ere. Baina,dena den, gaur egun errazagoa da gai hauetaz idazteaedo hitz egitea. Emozio batzuk apaldu dira, hausnarketapatxadatsuaren mesederako.

Madrilgo martxoaren 11ko gertakariak ere kontatu dituzu.

Hain justu, atentatuak gertatu zirenean Madrilen bizi zinen.Bai, eta aspaldi nuen horri buruz idazteko gogoa. Unedramatikoa izan zen, deiak jasotzen hasi nintzen goizgoizetik,trenez bidaiatzen zuten lagunei deika jarrinintzen? Hasieran, ETA izan zenaren ideia zabaltzenhasi zenean, ufa, ezinbestekoa izan zen, euskaldun gisa,ardura zatitxo bat sentitzea.

Beharrezko galdera bat: zenbat du Uliak (protagonistak)Katixatik?

Baditugu ezaugarri batzuk amankomunean. Datu biografikobatzuk nireak dira, adibidez, baina ezaugarribatzuetan antipodetan gaude Ulia eta biok. Ni ez naizpertsona negatiboa, adiskide gutxi duena, angustiakjota bizi dena? Kontrakoa, egia esanda.

Lolitaren figura aztertu zenuen zure doktorego tesian. Protagonistakbera baino dexente zaharragoa den gizon batekinduen harremana, figura horri eginiko keinu bat da?

Lolitaren mitoak oso ondo ilustratzen du gure gizartearenmisoginia inplizitu edo esplizitua. Beraz, ez daizan tesiari egindako keinua zehazki, baizik eta emakumegazte askok sexualitatea bizitzeko duten moduarierreparatzeko bide bat.

Eroso sentitu zara zure lehen eleberria idazten?

Gustura ibili naiz, eta urte guzti hauetan ideiarekin ezgogaitzea seinale ona da. Bestalde, egia da buruan daukazunideiaren eta azken emaitzaren arteko aldea beti delahandia; bidean agertutako sorpresei ongietorria emandiet, eta akatsetatik ikasi dut, hurrengoan hobeto egiteko.

Aurrera begira, baduzu beste proiekturik esku artean?

Ipuinak idazteko amorratzen nago. Baditut batzukburuan, baina udara arte ez diet helduko.