EZ-OHIKO guneetan antzerkidosi txikiak eskaintzea.Horixe da Antzerki ArinenJardunaldien helburua.Pabiloi 6ko Arte Eszenikoen SortzaileenElkarteak bultzatuta, abian diraAntzerki Arinaren III. Jardunaldiak,aurten aurrenekoz Bilboko UdalarenKultur Sailak eta Cafe Bar Bilbaoklagunduta. Aurtengo ediziorakohamar muntai hautatu dira, etahorietatik hiru euskaraz eskainikodira. Gehienez 20 minutuko antzezlanakizango dira guztiak, etaikusle bakoitzak bere menu propioaaukeratu ahal izango du. Egunerohainbat emanaldi izango dira, etaikusle kopuru mugatua hartuko dubakoitzat (20 pertsona gehienez).Emanaldiaren ezaugarri teknikoakdirela eta, ezin izango dira sarrerakaurrez erreserbatu.
Ramon Barea aktore eta Pabiloi 6koArte Eszenikoen Sortzaileen Elkartekokidearen ustez, jardunaldihauek Pabiloi 6aren filosofiarekinbat egiten dute bete-betean. “Jardunaldienhelburua antzezlanak erakusteada. Izan ere, gaur egun, aktoreasko bestelako kontuez arduratzenari da: finantzazioa, banaketa?Baina aktore bat aktore bat da,eta horrelako dinamikek balio duteaktoreei aukera bat emateko, etakonpainia batean ari ez badira ere,aktore direla sentiarazteko”. Ideiahorrekin bat datorren jende askorenbabesa jaso du ekimenak,Bareak jakinarazi duenez. “Maratoihonen antolaketan 60 laguninguruk hartu dugu parte, modubatera edo bestera. Gaur egun, gureinguruan ez dut uste hainbeste jendemugitzen duen halako beste ekimenikdagoenik antzerkigintzan.Horrek erakusten du denboragutxian ekimen honek egin duenbidea eta lortu duen onarpena”,uste du Bareak.
ESPAZIOAREN ERABILERA Bareareniritziz, antzerki laburren formatuakaskatasuna ematen du elementuaskorekin jolasteko, etahorietako bat espazioaren erabilerada. “Ez nuke esango aurten tokioso arraroak aukeratu direnik, bainabadaude, adibidez, modu deigarriangirotu diren zenbait espazio.Badago, baita, kalean eskainiko denobra bat. Eta badago, kuriositatelez, espazio oso murriztu bateaneskainiko den antzezlan bat, ikuslebakarra hartuko duena emanaldibakoitzean, eta behin eta berriromodu jarraituan eskainiko dena”,jakinarazi du aktore bilbotarrak.Obren iraupen laburrak eta espazioarenerabilera desberdinak publikoarenganaheltzeko aukera erraztudezaketela uste du Bareak.
“Bereziki antzerkizalea ez den jendeaskori atzeraka egiten dio antzokibat zapaltzeak edo ordu eta erdikoobra bat ikusteak. Formatuhonekin aukera izan dezakegu jendehorrenagana gerturatzeko etabaita jende hori nolabait antzerkiraengantxatzeko ere”.
HIRU, EUSKARAZ Aukeratu diren10 antzezlanetatik hiru euskarazeskainiko dira aurten. Txispunkonpainiaren Ausardien bidaiaobrarekin antzerki zuzendaritzanbere lehen urratsak eman ditu AzucenaTrincado gazteak. “Lehen aldiada horrelako ekimen baten partehartu dugula. Gazteontzat horrelakolehiaketak aukera ona dira, gurelana ezagutarazteko leiho bat delako.Bestela, oso zaila da obra xume batek antzoki baterako bidea egitea,zer esanik ez hasiberriak garenontzat”.
Zuzendu duen bere lehen antzezlaneanemigrazioaren gaiajorratu du Trincadok, kutsu sozialeta ikuspegi kritikoa duen istoriobaten bitartez “Melillako hesian gertatzenari dena salatzeko”. PatriciaUrrutia eta Alex Ygartua aritukodira aktore lanetan.
Goitibera konpainiaren BeltxargaBeltza antzezlana ere euskarazgozatu ahal izango da. Taldea ez daberria gisa honetako maratoietan;Ander Basaldua obraren zuzendariakkontatu duenez, Getxoko antzerkilaburren maratoian edotaGasteizko 150 gramos jaialdian erearitu izan dira aurrez. Istorio osobat 15-20 minututan kontatzeakbere zailtasunak dituen arren, aldepositibo asko ikusten dizkio formatuhoni Basalduak. “Produkzio aldetikburukomin guztiak ahaztendituzu eta obran zentratzen zara,horrek pisu handia kentzen dizugainetik”. Bufoiaren figura erabilizlan asko egin izan du Goitiberakonpainiak eta Beltxarga Beltzaobran ere ildo beretik jo nahi izandute. “Bufoiaren bidez, gizarteareneskakizunak betetzeko ahalegineangizarteak berak eta guk geuk gureburuari ezartzen dizkiogun presioeta betebeharrei buruz hitz egitendugu antzezlan honetan”, azaldu duzuzendariak.
Azkenik, euskaraz eskainiko denhirugarren antzezlana BiboteGorriak konpainiaren Off the recordizango da. Kasu honetan, antzerkimunduan aski ezaguna den GalderPerezen zuzendaritzapean aritukodira Ane Zabala eta Aiora Sedanoaktoreak. Ukitu absurdoz beterikokomedia beltz honek botere goseareneta eguneroko kazetaritzarenkritika zorrotza dakar. Emanaldieninguruko informazio guztiahttp://pabellon6.org webguneandago ikusgai.