2011 eta 2013. urteen artean idatzitakobost narrazio elkartudira Arantzak barrurantzlanean (Elkar). Bost ipuin ezberdin,independente dira. Aitzitik,pertsonaien noraezak eta narrazioentonu tristeak batasuna ematen dioteliburuari. Xabier Mendiguren Elizegi(Beasain, 1964) filologoa da ikasketazeta editorea ogibidez. Baditu, ordea,hainbat eleberri eta ipuin-bildumaargitaratuak eta, oraingo honetan,narrazio laburren bidez, pertsonenbarruko sentimendu ilunenetan, itxigabeko zaurietan jarri du arreta.
Istorioaren abiapuntuak, testuinguruaketa pertsonaien egoerak ezdaukate zerikusirik ipuin batetik bestera.“Obra independenteak” baitira,Mendigurenen esanetan. Bidaiatzeagustuko izan gabe Erromara abiatukoden turista ageri da istorio batean,beste batean hiltzear den iheslariohiak gaztetako maitearekin egun batpasa nahi du. Gainditu gabeko traumakdituen psikologoa ere ez da falta.
Protagonista guztiek bizitzak ekarritakoaldaketei aurre egin beharkodiete eta, iraganak utzitako zaurietatikabiatuta, zirt edo zart egitekounean ikusiko dute beren burua. Epikatikurrun, norbere baitangoburrukan ari dira pertsonaiak,barruko arantza atera ezin eta ziztadanola saihestu asmatu ezinik.
IRAGANAREN ZAMA “Gure nahi etaezinak ezinbestean azaleratzen dira,handik edo hemendik”, dio XabierMendigurenek. Izan ere, berak ez dubilatu era horretako istorioak idaztea,“buruan jira-biraka” ibili dituengaiak paperera ekarri baino ez duegin. Idazlearen ustez, “edonorenbizitzan, badira garai batzuk, gertaeraketa erabakiak pilatzen direnak,horiek dira kitzikagarrienak etaemankorrenak”. Pertsonaia batzukiraganari lotuak ageri dira eta, hainzuzen ere, iraganaren pisu horri nolaaurre egin beren esku dago: “Lehendik datorren zama horren azpiangeratu, inertziaren legeari amoreeman edo kateak hautsi, bizimoduberri bati ekiteko”, horiexek, Mendigurenenarabera, aukerak. Besterikda pertsonaia guztiek helburua lortzenduten.
GATAZKAK ETA LITERATURA Euskalgatazkaren oihartzuna ere bada liburuan.“Euskal politikaren arrastoaksarritan agertzen dira nire ipuinetan?dio Mendigurenek?, ez politikaz idatzinahi dudalako, ezpada hemen bizigarenon bizitzetan ondorioak dituelako”.
Gatazkek literaturan utzi dutenarrasto epikotik aldentzen da, ordea,Arantzak barrurantz, gizartearenborroka baino, norberaren barrukogorabeherak islatu nahi baititu. “Ezdira azaltzen gatazkaren ondorio gordinak,itxi gabeko zaurien aztarnakbaizik; adibidez, Euskal Herritikkanpo luzaroan egon den iheslariarenitzulera edo gaztetan torturatuaizan zen emakumeak nola topatukoduen atxilotuta izan zuen polizia”.
Tonu malenkoniatsua da liburuarenlehenengo orritik azkenengora artesumatzen dena, idazleak berak onartzenduenez: “Beste liburu batzuetansarri erabili izan ditut ironia, sarkasmoaedo parodia, oraingoan, berriz,malenkonia”. “Espero dut irakurleaktristezia horren gozotasuna estimatzea”.
Pertsonaiek beren sentimentuakgorde egiten dituzte, ingurukoekinpartekatu beharrean,barruko tristezia horri nolabaitekoegonarriz aurre eginaz. “Konparaziomusikal bat egin beharko banu, fadodoinuan nabilela esango nuke, saudadekutsuarekin”, dio Mendigurenek.Arantzak barrurantz, azken finean,bost piezako fadoa da, malenkoniakbatzen dituen bost istorio xume.
Euskal Herriko edozein bazterretangerta litezkeenak, oharkabean, pertsonaienbarne munduko borrokak baitira,sarri beren buruaren edo bereniraganaren kontrakoak.